Úbeda publica 'Esanezinak', último libro de la trilogía 'Lekukoa'

  • Úbeda publica 'Esanezinak', último libro de la trilogía 'Lekukoa'
berria.eus

  • Fecha17 de Diciembre
  • Temática Literatura

1980ko hamarkadako Euskal Herrian girotuta dago Garbiñe Ubedak Elkarrekin argitaratutako bilduma. 16 urteko gazte bat da protagonista

1984. urtea da. Larraitzek, 16 urteko gazteak, institutuan piper egitea erabaki du, bere maitalearekin ezkutuan batzeko. Alabaina, mendian ez du Martinekin topo egingo, exekuzio batekin baizik: hiru lagun erailko dituzte bere begien aurrean. Hala hasi zuen Lekukoa trilogia Garbiñe Ubedak, iazko urtarrilean: Sasieskola lehen eleberrian, bizitza «hankaz gora» jartzen zaio protagonistari, egilearen hitzetan; Mehatxua-n, «korapiloak korapilatzen» zaizkio, lagunik gabe geratzean. Aldiz, Elkarrek eman berri duen Esanezinak-en, «korapiloak askatu» egingo zaizkio Larraitzi.

«Trantsizioan» dagoen protagonista bat agertzen du Ubedak. Adinari dagozkion arazoak dituelako eta egoera soziopolitiko jakin batean bizi delako. Izan ere, 1980ko hamarkadarekiko «nostalgia faltsua» dagoela dio autoreak, garai hartako musika eta moda oroitzen direlako, gehienbat. «Baina gogora dezagun bere osoan. Ez zen batere nostalgikoa izan, ezta hain polita ere». Elkarrek gazteentzako liburu sorta bat ontzea proposatu zionean, Euskal Herriko testuinguruan girotzea izan zen eskari bakarra. Hala ere, garaiaren hautaketak «harritu» egin zuela aitortu du Antxiñe Mendizabal editoreak. Ubedak hautua aise justifikatu ondoren, «erronka bezala» ikusi zuen erabakia. Horiek horrela, amodio eta adiskidetasun kontuez gain, «thriller politikoaren zantzuak» ere baditu trilogiak, Mendizabalen hitzetan.

Egoera soziopolitikoa ez da, ordea, Larraitzen buruhauste bakarra: etxe barruan ere badu zertaz kezkatu. «Amarekin belaunaldien arteko tirabira du, garai hartan ohikoa zenez», azaldu du Ubedak. Hala, euren gurasoek bizi izan zuten testuingurura hurbildu nahi izan ditu gazteak, etxe kanpokoak zein barrukoak azaleratuz. «Oro har, gurasoak ezezagunak zaizkigu, ez ditugulako beren testuinguruan kokatzen».

Kasu honetan, gainera, seme-alaben jakiteko grina zapuztua gera daiteke, gurasoei egiten dizkieten galdera batzuek ez baitute erantzunik jasotzen. Hartara azken liburuaren izenburua, Esanezina-k: «Garai hartaz esanezin asko daude, arau asko sortu baitziren gertatutakoak konta ez zitezen». Ubedak jazoera isildu horien «puska» bat eman nahi izan du trilogian, baina, halere, liburuon asmoa «entretenitzea» dela dio, «ez pedagogia egitea».

Leer información completa en el sitio web de la fuente