Los centros culturales de Iparralde seguirán cerrados al menos durante otras tres semanas
- Fecha14 de Diciembre
- Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura
Konfinamendua abenduaren 15ean bukatuko bada ere, Estatu frantseseko antzokiak, kultur gelak, museoak eta zinemak hetsiak izaten jarraituko dute beste hiru astez bederen. Alegiazko irekieraren esperoan urte bukaerarako programatuta zegoen agenda kultural apala bertan behera gelditu behar izan da.
Kolpe berri bat jaso du kulturak, abenduaren 15ean emango den deskonfinamenduan kultur aretoak irekitzea espero baitzen, baina osasun egoera uste baino okerragoa izanik, Gobernuak deskonfinamendua eta gero, beste hiru astez gehiago bederen hetsiak atxikitzea deliberatu du. Guztiz ziurra ez bazen ere, heldu den asterako aurrikusia zen irekiera baliatuz agenda kultural apal bat programatua zen jada.
Haserre handia piztu du berriak kulturgileen artean. Erantzun hori aurrikusita, Jean Castex Lehen ministroak ostegunean neurri berriak aurkezteko eman zuen prentsaurrekoan, diru-laguntzak izanen direla aitzinatu zuen, baina horrek ez du kultur munduko eragileen dezepzioa, haserrea eta frustrazioa desagertarazi. Horrelako erabakiak hartzeko momentuan izan den konzertazio eza ere salatu da.
Kulturaren munduak pandemia garai honetan bizi duten egoera salatzeko protestak udaberrian hasi ziren, eta azaroaren 28an ere Baionako herriko etxearen aintzinean ekintza berri bat egin zuten kulturgileek sektorean heriotza irudikatuz beltzez jantzita.


