Miren Agur Meabe cierra el tríptico con el libro de poesía "Nola gorde errautsa kolkoan"

  • Miren Agur Meabe cierra el tríptico con el libro de poesía
naiz.eus

  • Fecha1 de Diciembre
  • Temática Literatura

‘Nola gorde errautsa kolkoan’ poesia liburua idatzi du Miren Agur Meabek, ‘Kristalezko begi bat’ eta ‘Hezurren erretura’ aurreko bi lanekin erabateko lotura duena. Bizitza nola kudeatu da funtsean dagoena. Sei atalen bidez, bidaia sakona proposatzen du.

Gaur sortutako lana izanik ere, ‘Nola gorde errautsa kolkoan’ (Susa) poesia liburuak erabateko lotura du iraganean egin dituen liburuekin. Miren Agur Meabek ez dio egindakoari bizkarra eman, kontrara, ezin izan du aurreko haietatik askatu. Eta horregatik egilearen lan berriaz mintzatzeko, ezinbestekoa suertatzen da aldez aurretik egindakoak aipatzea.

Bitxia da, baina kronologiak zenbaki borobilak itzultzen ditu. 2000. urtean argitaratu zuen baita ere Susa argitaletxearekin ‘Azalaren kodea’ poesia liburua, eta hamar urte beranduago ailegatu zen ‘Bitsa eskuetan’, genero berean landutakoa. Beste hamar urte pasata iritsi da astelehen honetan aurkeztu duen izenburua. Poesiaz ari gara orain ere. «Bada liburu bat aurreko liburuekin lotutakoa, eta ibilbide moduko bat dago: azala, eskuak, begiak, hezurrak, kolkoa. Baina errautsak ere izan daitezke, ez dago argi. Irakurketa biak posible dira, eta esango nuke indefinizio horrek beste asmo literario batzuetarako saltoa ere markatzen duela. Liburuan elkarrizketa bat dago aurreko poema liburuekin», adierazi du Leire Lopez Ziluaga editoreak.

Izenburu berriak aurreko bi lan horiekin dituen harremanak estuak badira ere, are estuagoak dira, lekeitiarrak adierazi duenez, ‘Kristalezko begi bat’ (2013) eta ‘Hezurren erretura’ (2019) izenburuekin. Lehenengoa nobelaren generoan egin zuen, bigarrena narrazioan, ipuinekin. Eskola egunetako oroitzapenak daude, palmondoa, iratzartze sexuala, kristalezko begia, ama, zahartzarorako bidea, maite-lagunaren galera, katua, abandonua…

Ibilbidea memoriaren kutxan abiatzen da, album batean. Gero eramango gaitu genealogia femeninoetara (fikziozkoak zein hezur haragizkoak diren emakumeengana hurbilduz), errealitatearen bidaiaren alegoriara, indarkeria, zapalkuntza, eta horien gaineko ardura pertsonaletara gero… dolua eta heriotza datoz ondoren eta amaitzeko literaturaren gaineko poesia jasotzen du. «Liburua bada, beraz, izenburuko galderari ikuspuntu ezberdinetatik heltzeko saiakera bat», esan du Ziluagak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente