Joseba Gabilondo: "La historia de la literatura de Euskal Herria es la historia de una opresión"

  • Joseba Gabilondo:

  • Fecha1 de Diciembre
  • Temática Literatura

Euskal literaturaren historia berritzaile bat dakar Joseba Gabilondok Babel aurretik saiakeran. Bazter utzitako autoreak biltzen ditu, literatura diskurtso historikoen errepasoa egiten du, eta orain arteko definizio eta baieztapen aunitz ezbaian jartzen. Elkar aldizkariaren azken alean elkarrizketatu dute. 

Euskaraz idatzi ez duten idazleak eta historia tradizionalak bazter utzitako diziplinak biltzen dituzu historia honetan. Zer helbururekin? Ez al du horrek euskarazko literatura itzalean uzten?

Aitzitik: euskara hutsezko historiek uzten dute euskarazko literatura itzalean, izan ere, euskararen eta euskal historiaren erdigunean, diglosia eta klase/genero zapalketa dago, opresioa. Eta zapalketa hori euskal literaturaren historian ondo azaltzeko zapaltzaileen jarduna –ideiak eta idatziak– azaldu behar dira. Eliteek Euskal Herrian ia beti erdaraz idatzi dute, baina euskara defendatuz gure “nortasunaren” elementu bereizgarriena bezala. Hori azaldu eta kritikatu egin behar da.

Euskara hutseko historiak nazionalistak direla diozu.

Bai, EHn egon den gatazka historikorik handiena ertzera bultzatzen dute, edo ez balego bezala egiten dute. Alegia, euskal literatura arazo edo gatazka historikorik gabe sortu, hedatu eta loratu dela baieztatu nahi dute –literatura ingelesa edo frantsesa balitz bezala–. EHko literaturaren historia zapalketa baten eta bi literaturen gatazkaren historia da: eliteek erdaraz idatzi dutena eta talde subalternoek (nekazariak, arrantzaleak) ahoz egin dutena eta berauei idatziz zuzendu zaiena. Hain zuzen, horregatik ere ez dira emakumeak, generoa eta arraza euskal literaturaren subjektu izan XIX. mende amaierara arte, irizpidea ez delako politikoa eta historikoa, baizik eta hizkuntzaren araberakoa. Euskara hutsezko historiek zapalketa horiek estali egiten dituzte, antza erdaraz gertatzen direlako. Adibidez, inkisizioa eta inkisizioaren dokumentuak sorginen aurka; hori ez da “euskal literatura” orain arteko historientzat; edo Katalina Erausokoaren autobiografia. Horrela jokatzea historia ukatu eta estaltzea da irizpide nazionalista baten izenean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente