El transgresor teatro femenino conforma la tercera hornada de la colección Ganbila
- Fecha18 de Noviembre
- Temática Artes escénicas
Susa argitaletxearen gerizpean editatzen den Ganbila antzerki bilduma handituz doa, ‘Panpina’, ‘Zartatua’, ‘4.48 Psikosia’ eta ‘Bidaideak’ obrak batu berri direla. Emakumeek egindakoak dira guztiak, belaunaldi berrietan dituzte sustraiak batzuk, iraganetakoetan beste batzuk. Denek dute, ordea, garaikidetasunetik.
Oholtzatik paperera antzerki obrak eraman, transmisioaren katea ez eteteko, begirada berriak eransteko, antzerki lanari bizitza luzatzeko. Susa argitaletxearen baitan eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen (EHAZE) eskutik, Ganbila bildumak hirugarren labealdia aurkeztu du astearte honetan Donostian.
Erika Olaizolaren ‘Panpina’, Sarah Kaneren ‘Zartatua’ eta ‘4.48 Psikosia’ eta Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturberen ‘Bidaideak’ dira ale eta obra berriak. Mamitsuak, hausnarketarako eta eztabaidarako gonbita. Garai ezberdinetan idatziak eta taularatuak izan dira baina denek dute gaurkotasunetik asko.
Sorkuntzan, artean zein liburugintzan, izugarri garrantzitsua da idazle bakoitzak, arlo bakoitzak, bere garaiarekin eta bere garaia osatzen duten pertsonekin dialogatu ahal izatea, eta Oier Guillanek, EHAZEtik, adierazi zuen bezala, «antzerkigintzan dialogo horren falta sumatzen genuen liburugintzaren ikuspegitik, behintzat. Oholtzatik antzerkigintzak asko dialogatzen du jendartearekin baina liburugintzan sumatzen genuen halako hutsune bat eta zentzu horretan hirugarren labealdi hau izango litzateke dialogo posible horren adierazgarririk aparteneetako bat», aurreratu du.


