Usoa Zumeta expone sus trabajos con los más grandes artistas

  • Usoa Zumeta expone sus trabajos con los más grandes artistas

  • Fecha9 de Noviembre
  • Temática Artes visuales

'Usoa Zumeta elkarlanean' erakusketa ireki berri dute Donostiako Aiete Kultur Etxean

Usoa Zumetak (Donostia, 1969), Euskal Herriko artista garrantzitsuenekin lan egin egiteko aukera izan du, urte luzez estanpazio lanetan izandako eskarmentuari eta lortutako maila esker: Jose Luis Zumeta aita zena, Nestor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi, Bixente Ameztoi, Dora Salazar, Carmelo Ortiz de Elgea, Koldobika Jauregi, Juan Luis Goenaga, Jose Antonio Sistiaga, Manu Muniategiandikoetxea, Edu López, Ana Román, Daniel Tamayo, Alberto Rementeria, Juan Mieg, Marijose Recalde, Judas Arrieta, Iñigo Arregi... Kanpoko hainbat artistak ere jo dute gaur egun Zumeta Arte Estudioan aritzen kudeaketa eta estanpazio lanetan aritzen den Usoa Zumetarengana.

Usoa Zumeta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna da. Serigrafia ikasketak eta litografiakoak Artelekun egin zituen Pepe Albacete eta Don Herbert-ekin. Gipuzkoako Artisten Elkartean maistratasun eskolak eman ditu, baita Donostiako San Telmo Museoan umeei zuzendutako serigrafia ikastaroak ere. Azken urteetan hainbat erakusketatan parte hartu du: 2009an Bilboko Arte Eder Museoan eta 2011n Madrilgo Multiple Galerian, besteak beste.

Ostiralaz geroztik, eta datorren urteko urtarrilaren 31ra arte, bere hainbat lan Donostiako Aiete Kultur Etxean ikusi ahal izango dira, 'Usoa Zumeta elkarnanean' erakusketari esker. Erakusketak bi zati ditu. 'Jesus Mari Lazkano: serigrafiaren sortze prozesua' deiturikoan erakusten da 2019an Lazkanok sortu zuen Savalvard II irudiaren inguruan egindako estanpazio lanak. Prozesu guztiaren pausoak dira atal honetan erakusten direnak: artistak kolore bakoitza inprimatzeko sortu duen eskuz egindako fotolitoa, fotolito horrekin lortutako orbana eta bakoitzaren kolore proba. Beraz, artistak egin dituen 14 urratsak ikusteko aukera izango da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente