'Mendiko gaitza', el montañero desaparecido y el triángulo que se formará en torno a él

  • 'Mendiko gaitza', el montañero desaparecido y el triángulo que se formará en torno a él

  • Fecha9 de Noviembre
  • Temática Literatura

Iazko Augustin Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako 'Mendiko gaitza' nobela beltza argitaratu berri du Idoia Garzesek, helduentzako aurrenekoa

Arratsalde goibelei aurre egiten laguntzen diguten film asko bezala, egiazko gertakarietan oinarrituta dago 'Mendiko gaitza', Idoia Garzesek (Lasarte, 1973) iazko Augustin Zubikarai bekaren laguntzarekin idatzi duen eleberria. Helduentzako idatzi duen aurreneko lana da, eta oinarri-oinarrian dauzka bere zaletasun nagusietako bat –mendia–, eta mendira joan zen batean gertatu zitzaiona.

«Urtebete lehenago utzitako txartel bat aurkitu nuen mendi-tontor bateko postontzian –gogoratu zuen liburuaren aurkezpenean–, grazia egin zidan eta bidali egin nuen han azaltzen zen helbidera. 'Igual hil zaigu', esan genuen txantxetan». Txantxa gutxi, ordea. Txartela utzi zuenak urtebete zeraman desagertuta eta hiltzak emana zuten, baina Idoiaren bidalketak ikerketa berrabiarazi zuen. Horraino benetan gertatutakoa. Hortik aurrera, fikzio bizi-bizia, arratsalde goibel bati baino gehiagori aurre egiteko oso aproposa.

Eleberrian, erabaki xume horrekin bazterrak astintzen dituena Arlet Anaut da, mendizale «punkia, zaputza, destroyerra. Asperger sindromea duena eta matematiketan eta zientzian sinesten duena». «Autoritateari alergia» ere badio, eta ez du gogoko arauak jarraitzea. «Bere buruarekin gustura dagoen» filtrorik gabeko pertsonaia hori da narraitzailea, eta ikerketaren ardura bere gain hartzen duen ertzain ez oso heroikoa, berriz, Errementari izeneko bat. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente