Ixiar Rozas: "Faltan trabajos que entrañen tensión"

  • Ixiar Rozas:
berria.eus

  • Fecha26 de Octubre
  • Temática Literatura

Formatu bikoitzeko lan batekin itzuli da: 'Unisonoa', lerro bateko poesia liburua eta hamabi soinu pieza. Lengoaia behatzeko eta entzuteko denboratzat du idazketa.

«Hau kontatzea ez da erraza, badakit». Luze hitz egin ondoren esan du, liburua eskuetan hartuta. Ez da erraza, auzi estetikoez hitzekin aritzea konplexua den neurrian. Lerro bakarreko poesia liburu bat du lan berriena Ixiar Rozasek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1972), hitzen erritmoari eta soinuei adi idatzitakoa. Hori da Unisonoa-ren (Pamiela) alde bat, eta testu hori oinarrian duten soinu piezak dira bestea —Bandcampetik deskargatu daitezke, liburuko kodea sartuta—. Oso argi du orain-orain hau zela egin nahi zuena. «Eta hori asko da, bai».

Garai arraroa egokitu zaizu plaza publikora itzultzeko.

Garai zaila da denontzat, bai, baina materiala prest zegoen, eta bi aukera zeuden: ez argitaratu eta zain geratu, edo segitu. Niretzat naturalena argitaratzea izan da. Keinu sortzaileak ere badauka potentzialitate bat, eta keinu horiek egiten jarraitu behar dugu.

Zein izan da zure gogo nagusia Unisonoa-rekin?

Lana egitea bera, prozesua osatzea. Bilaketan eta materiala sortzen denbora bat ematea: hitzaren alde ezberdinak ikertzen, noiz den hitza esanahi, noiz soinu, noiz irudi, noiz doan hori lausotzen eta beste zerbait bihurtzen. Hori arakatzea izan da lana, eta gero testu idatzia eta esateko moduen arteko uztarketa: nola esan idazten ari nintzena. Etengabe igaro naiz batetik bestera. Dena irudi batetik abiatuta: lerro bakar batetik.

Gogoeta abstraktu samar bat izan daitekeena ukigarri, irakurgarri egiteak zaila behar du.

Bai, hori da erronka. Modu paraleloan, asko idatzi dut lengoaiaz, haren materialtasunaz, ahotsaz... eta denbora guztian elkar kutsatu dute bi lanek. Alde bat dago: Unisonoa plazerarekin lotzen dut. Gozamen handia izan da testu hau bilatzea eta soinu piezak egitea. Beste gogoeta lan mamitsuago horrek ere badauka plazeretik, baina gauzak arrazoitu behar dira, testuinguruan jarri... non argitaratzen duzun, are zorrotzago.

Leer información completa en el sitio web de la fuente