Acústicos de Eñaut Elorrieta y Zea Mays e izaki Gardenak, en la red

  • Acústicos de Eñaut Elorrieta y Zea Mays e izaki Gardenak, en la red
    Elorrieta artxiboko irudian / Jose Usoz

  • Fecha20 de Octubre
  • Temática Música

Udagoieneko Ostera zirkuituaren baitan izango dira ikusgai kontzertuok, azaroaren 13tik 29rako hiru asteburuetan

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera zirkuituak 21. aldia ospatuko du azaroaren 13tik 29rako hiru asteburuetan, formatu guztiz ezberdinarekin. Izan ere, Bizkaiko hiru foru museotan grabatutako Eñaut Elorrietaren eta Zea Mays eta Izaki Gardenak taldeen kontzertu akustiko bana eskainiko ditu dohainik Udagoieneko Ostera webgunean.

Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuak aurkezpenean adierazi duenez, «kultura arloak momentu oso latzak bizi ditu eta beraz, Udagoieneko Ostera egitasmoak zentzu berezia hartzen du aurton, batetik egin diren ahaleginagatik programazioari eusteko eta bestetik, aukera izango dugulako modu berezi baten Udagoieneko Osteraren XXI. edizio honetaz disfrutatzeko».

Leer información completa en el sitio web de la fuente