Bilbaoarte inaugura la exposición 'Albo batera utzi' de la artista Irati Urrestarazu

  • Bilbaoarte inaugura la exposición 'Albo batera utzi' de la artista Irati Urrestarazu
    Altsasuarrak horia kolore nagusi gisa erabili du bere obra berrian. (Bilbaoarte)
naiz.eus

  • Fecha19 de Octubre
  • Temática Artes visuales

Irati Urrestarazu (Altsasu, 1989) sortzaileak Bilbaoarten erakutsiko du bere azken obra, ‘Albo batera utziz’. Azaroaren 20ra arte ikusgai egongo den erakusketan horia da kolore nagusia eta erretxina tolestean sortzen ziren tentsioak bilatzen zituen sortze prozesuan. Bildumak zentroaren aurtengo banakako erakusketen egutegia ixten du.

BilbaoArte Fundazioak Irati Urestarrazu artista altsasuarraren ‘Albo batera utziz’ erakusketaren ateak irekiko ditu ostiral honetan. Horia kolorea nagusi den eskulturaren eta instalazioaren erakusketak zentroaren aurtengo banakako erakusketen egutegia ixten du. Zentroan 2019an bekaduna izan zen sortzailea eta beste zazpi artistarekin batera aukeratu zuten Urazurrutia Aretoan bakarka erakusteko. ‘Albo batera utziz’ astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, arratsaldetan, azaroaren 20ra arte.

‘Albo batera utziz’ lanak azken hilabeteetan erakusketa honetarako landu den moduari egiten dio erreferentzia. Artistak azaldu duenez, «erretxina tolestean tentsio horiek bilatzen nituen, non, dirudienez, hautsi egingo den, baina erabat behartu gabe»; puntu horretan, alde batera uzten zituen, beren forma modu naturalean har zezaten. Urrestarazuk bere buruari eusteko gai diren eskulturak egiteko euskarriak eta egiturak baztertu ditu horrela: «Nik nahi nuenaren eta piezek nahi zutenaren arteko artikulazioa».

Leer información completa en el sitio web de la fuente