Maite Larburu, Zea Mays y Zetak, entre otros, en los premios MIM

  • Maite Larburu, Zea Mays y Zetak, entre otros, en los premios MIM
    Maite Larburu artxiboko irudian / DV

  • Fecha7 de Octubre
  • Temática Música

Espainiako Musika Independentearen sariak urriaren 16an emango dituzte, telebista bidez; Leonor Watling aktore eta abeslariak aurkeztuko du gala

Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak taldeak hautatu dituzte MIN sarietan lehiatzeko. Martxoan, pandemiaren ateetan, bertan behera geratu zen Espainiako Musika Independentearen sari banaketa. Orain, bueltan dela iragarri dute; urriaren 16an egingo dute ekitaldia. Kasu honetan, telebista erabiliko da euskarri gisa ikuskizuna eskaintzeko; Leonor Watling aktore eta abeslariak aurkeztuko du gala.

Urtero bezala, Etxepare Euskal Institutuak euskarazko album onena sarituko du 2020ko MIN sarien ekitaldian. Honakoak dira aurtengo euskal talde izendatuak: Doctor Deseo, Maite Larburu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak. Sariketak beste 18 kategoria ditu, tartean Artistarik Onenaren AIE saria, Zuzeneko Onenaren Eventbrite Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria. Hemen ikus dezakezu gainontzeko kategorietako izendatuak zeintzuk diren.

Leer información completa en el sitio web de la fuente