En marcha una iniciativa para poder utilizar Twitch en euskara

  • En marcha una iniciativa para poder utilizar Twitch en euskara
sustatu.eus

  • Fecha6 de Octubre
  • Temática Videojuegos

Twitch, zuzeneko emankizunak emititu ahal izateko streaming plataforma bat da, bideo-jokoei oso bideratuta dagoena eta arrakasta ikaragarria (egunero bi milioi ikusle baino gehiago) duena bideo-joko zaleengan. Youtuben gertatzen den antzera, jokalariek beren partidak emititzen dituzte, baina kasu honetan zuzenean. Oraingoz ez dago euskarazko emakizunak filtratzeko aukerarik, baina hori aldatu nahi da, eta ekimena jarri dute martxan.

Plataforma guztietan bezala, Twitchen tartean euskaldunak ere badaude nola ez, baina munduko streaming itsasoan galduta daudela esan genezake. Izan ere, Twitchen euskaraz erretrasmititu badezakezu ere, plataforma berak ez du emankizuna euskarazkoa dela etiketatzeko aukera ematen. Guztira 34 hizkuntza daude aukera hau dutenak (tartean katalana ere bai) baina gainerakoak "beste hizkuntza bat" zakuaren barnean etiketatuta geratzen dira.

 

Leer información completa en el sitio web de la fuente