Ya están en marcha, aunque sea más tarde, los encuentros de teatro de Aulesti

  • Ya están en marcha, aunque sea más tarde, los encuentros de teatro de Aulesti
berria.eus

  • Fecha22 de Septiembre
  • Temática Artes escénicas

Apirilean ziren egitekoak Artedramaren XV. antzerki laborategia eta topaketak, baina, pandemiaren eraginez, atzo hasi ziren. Larunbata bitartean egingo dituzte

Herri bat antzoki. Horixe Aulesti (Bizkaia), atzotik larunbatera bitartean. Bi ardatzen bueltan: arte eszenikoen laborategia, batetik; eta zuzeneko emanaldiak, bestetik. Laborategian, hamalau dira ikasleak, eta bost irakasleak: Maika Etxekopar, Ximun Fuchs, Amancay Gaztañaga, Ander Lipus eta Marina Suarez. Atzo goizean, bina ordu egin zituzten Gaztañagarekin eta Lipusekin; arratsaldean, berriz, lau ordu Suarezekin.

Lehen emanaldia ere egin zuten atzo: Atx Teatroaren Tomiris. Gaur eta bihar emango dituzte, hurrenez hurren, Gaztañagak Iraia Eliasekin batera sortutako Matriuska eta Suarez kide den Tripa Kolektiboaren Urruna; udal aretoan, 21:00etan hasita. Etzi, Mikel Martinezek Tabernaria jokatuko du, Iruzubi lasaigunean, 21:00etan. Ostiralean, Ez Dok Hiru-ren txanda izango da, 22:00etan, frontoian. Eta toki eta ordu berean, eta egitarauari amaiera emanez, Ximun Fuchsek zuzendu duen eta Ander Lipus jokalari den Zaldi Urdina emango dute.

Leer información completa en el sitio web de la fuente