El grupo creativo Txakur Gorria estrena 'Orainmenean'

  • El grupo creativo Txakur Gorria estrena 'Orainmenean'

  • Fecha21 de Septiembre
  • Temática Literatura

Bilboko Euskararen Etxean izango da ikusgai, eta baita streaming bidez ere, bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat aldarrikatzeko sortu duten ikuskizuna

Txakur Gorria Sormen Kolektiboak 'Orainmenean' izenburuko ikuskizuna estreinatuko du Euskararen Etxean, Bilbon. Bertsolaritzaren genealogia feminista «posible» bat landu du diziplina anitzeko kolektiboak, eta urriaren 8an aurkeztuko du, Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan.

Euskararen Etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, sarrerak doakoak izango dira, eta telefonoz erreserbatu beharko dira (944 028 081), bi sarrera gehienez. Erreserbak irailaren 21etik aurrera egin ahalko dira, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekitaldia streaming bidez ere zabalduko da, Euskararen Etxearen Youtube kanalaren bidez.

Leer información completa en el sitio web de la fuente