Ayer se celebró en Sara el 37.º Congreso de Escritores pospuesto en abril

  • Ayer se celebró en Sara el 37.º Congreso de Escritores pospuesto en abril

  • Fecha7 de Septiembre
  • Temática Literatura

Atzo ospatu zen Saran apirilean atzeratutako 37.Idazleen Biltzarra, 100 postu inguru eta animazio handiarekin

Saran atzo egin zen, osasun neurri guztiekin, Euskarazko Liburu Azokaren (Sarako Idazleen Biltzarra) 37. Edizioa; urtero apirilean ospatu ohi da, baina orduan atzeratu egin behar izan zuten koronabirusaren pandemia zela eta. Lapurdiko herri txikia euskaltzale eta euskal literaturaren eta liburuzaleen topaleku izan zen atzo berriro ere, euskal kulturaren Iparraldeko jai handian; gainera, Ikuska sariak ere banatu ziren, Mari Jose Basurco eta Koldo Amestoyk eskuratu zituztelarik.

Biltzarra udal kiroldegian egin zen, ohiko bi jardunaldien ordez egun bakar batera mugatuta. Ia ehun erakusle bildu ziren, eta hainbat autore eta editore ere bertaratu ziren, irakurleen gozagarri. Euskaltzaindiak aurten ere parte hartu zuen azokan, eta dagoeneko 37 urte daramatza hutsik egin gabe; gainera, lau nobedade aurkeztu zituen, Karlos Otegi, Henri Duhau, Itziar Madina eta Peio Jorajuriarenak.

Karlos Otegik XVII. eta XVIII. mendeei eskainitako euskal literaturaren ale berria aurkeztu zuen. Euskal Literaturaren Antologia. Testuak eta argibideak 2. Errenazimentutik ilustrazfiora. XVII eta XVIII. mendeak, bost zatitan banatuta dago: poesia, prosa, antzerkia, gutunak eta ahoskera formulak. Henri Duhauk, berriz, Adrien Gachiteguy: Laborantza. Laborantzatik hobeki bizitzeko liburuan, aita beneditar honen lanak aztertzen ditu. Eñaut Etxamendiren obra narratiboa (1964-2011): hurbilpen kritikoa lanean, berriz, Itziar Madinak Etxamendiren begirada kritikoa biltzen du bere argitalpenez betetako liburuki batean. Eta azkenik, Peio Jorajuriak Emil Larreren biografia kontatzen du Emil Larre 1926-2015: lekukotasun, kantu eta idazki deituriko liburuan, berak koordinatutako hainbat testurekin.

Leer información completa en el sitio web de la fuente