Luis Garde: "La realidad que tenemos por sólida puede ser muy frágil"

  • Luis Garde:
    Luis Garde idazlea, 2018an plazaratu zuen poesia liburuarekin. Argazkia: Javier Bergasa

  • Fecha17 de Agosto
  • Temática Literatura

Bere bigarren eleberria plazaratu berri du Luis Gardek (Iruñea, 1961), 'Aireportuko musika' izenburupean, Pamiela argitaletxearen eskutik.

Ehiztariaren isiltasuna (Pamiela, 2015) eleberriarekin Euskadi Saria irabazi zuen Luis Gardek. Bere lehenengo nobela izandako lan hartan iragan hurbilean kokatu zuen trama nagusia, Ezkabako ihesaldian hain zuzen ere. Berriki argitaratu duen bigarren eleberrian, aldiz, begirada iraganetik etorkizunera biratu du, sobera urruti ere jo gabe. 2027 eta 2029an gertatzen den nafar politikari eskuindar baten bahiketa du trama nagusitzat Aireportuko musika-k. Eleberriko narratzaileak, han eta hemen bildu eta erakutsiko dituen dokumentuen bitartez eraikiko du gertakaria, irakurlea gatazka politikoa testuingurutzat izanen duen istorio batetan murgilduz. Guzti horren erdian, idazle iruindarrak argitu moduan, botere handien eta "boteretxoen" arteko lehia nagusituko da nobela beltzetik ere edaten duen nobelan.

'Ehiztariaren isiltasuna' eleberrian, iraganean kokatu zenuen kontakizuna. Honakoan, aldiz, etorkizun hurbil batean kokatu duzu. Zerk bultzatu zaitu horretara?

–Aldaketa bat egin nahi nuen. Erran duzun bezala iraganari begira jarri nintzen aurreko lanean. Iragan hurbila zen, ia-ia oraina. Bigarren honekin aldaketa bat nahi nuen. Nire asmoa, lehenengoarekin ere, ez zen nobela historiko bat egitea, baina baten batek hala irakurri zuen, historikoa balitz bezala. Honakoan, etorkizun hurbilari begira jarri naiz baina zientzia fikzioan sartu gabe. Egungo gizartea da islatu dudana, baina hemendik urte batzuetara.

Azken finean, iraganak zein orainak etorkizuneko gizartea marrazteko balio izan dizu, ezta?

–Bai, azken finean gizartea ez delako hainbeste aldatzen, gauzak nolabait errepikatzen dira. Aurreko eleberrian, memoria historikoa aipa-tzen zen maiz. Izen hori ez zait batere gustatzen, oso urruna dirudi, zientzia bati buruz ari garela dirudi. Ehiztariaren isiltasuna-n narra-tzailearen memoriak zuen pisu gehien, baita lekuko haien memoriak ere. Baina ez zen hainbertze iraganean kokatzen, baizik eta orainean. Bigarren eleberri honetan ere, hala da.

Orainaldia da, beraz, garrantzia duena 'Aireportuko musika'-n ere.

–Bai. Finean, idazten duzunean horretaz hitz egiten duzu, zure gizarteaz eta zure inguruaz. Ez zara urruneko mundu batera joan behar, aztertzen duzuna eta kezkatzen zaituena zure mundu hau da.

Eta kezkatzen zaituen gizarte honetatik, zeintzuk dira etorkizun hurbil hori eraikitzeko baliatu dituzun ezaugarriak?

–Nik erranen nuke oso hauskorra dela gure gizartea. Azken hilabeteotan gertatutakoak are gehiago azpimarratu du hori. Badut sentsazioa dena ematen dugula gainditutzat eta sendotzat, baina faktore banaka ba-tzuk emanez gero, gauzak aldatzen dira eta aurreikusi ezin zenuen bide batetik doa dena. Zure inguruan, zantzu horiek harrapatu eta zure proiekzioa, zure montaje txikia egiten duzu, eszenatokia muntatu.

Leer información completa en el sitio web de la fuente