Mural de Zumeta en Usurbil. Si existe una prolongación de la vida

  • Mural de Zumeta en Usurbil. Si existe una prolongación de la vida
Berria

  • Fecha6 de Agosto
  • Temática Artes visuales

Zumetaren hizkuntza plastikoaren ezaugarririk behinenak biltzen ditu Usurbilen 1973an jarritako muralak: kolore bizi-biziak eta beti bide bat zabalik uzten duen abstrakzioa.

Atxagak esan zuen irratian: «Bideak zabaltzen direnean, abia zaitezte Usurbilera». Eta abiatu zara, uztaileko astelehen lau batez, maskarapean muturra izerditan. Hitzordua duzu Maialen Unanue udaleko komunikazio arduradunarekin, Zumetaren muralean eta Zumetaren muralaren arrazoipean. Galdetu nahi diozu zer den ia 150 metro koadroko mural hori herrian, baina paseoan eramango zaitu, esanez bezala, «hitz egingo dugu honetaz, e, baina utzidazu lehenago ingurua erakusten».

Oraingoz zain zaude, bisitan lagun egingo dizunaren zain. Farmaziako gurutze berdeak 32, 5 gradu markatzen ditu. Patinete hotsa heltzen da, baloiena,sakelakoen kantuena, oporrena.

Leer información completa en el sitio web de la fuente