Ane Bastida: «Hay gente que aun ve connotacones negativas en la poledance»

  • Ane Bastida: «Hay gente que aun ve connotacones negativas en la poledance»
uztarria.eus

  • Fecha5 de Agosto
  • Temática Artes escénicas, Música

Musika edo erizain arloari lotuta ezagutzen dute gehienek Ane Bastida (Azpeitia, 1987), baina zaletasun berri bati lotuta dabil azken aldian: poledance. Akrobazia eta dantza nahasten ditu, aireko diziplina horren bidez. Askok dantza sentsualarekin nahasten badute ere, kirol entrenamendutik gertuago dagoela dio Bastidak.

Zer dela-eta hasi zara poledance praktikatzen?

Txikitatik hainbat urtez gimnastika erritmikoan aritutakoa naiz, baina hori utzi nuenean ez nuen benetan erakartzen ninduen kirolik topatzen. Egun batean, etxe ondoan, poleko estudio bat zegoela ikusi eta probatzera sartu nintzen. Lehenengo momentutik gustatu zitzaidan, bere osotasunean: musikarekin eta dantzarekin duen lotura, gorputz-adierazpena, sortzen diren irudiak… Gainera, egunero zerbait berria ikasten da kirol honetan, ez da batere monotonoa.

Dantza mota sentsuala baino gehiago da, ezta?

Gainditu beharreko estereotipo handiak daude. Film amerikarrek erakutsi digute poledance striptease klubetan egiten den dantza sentsual bat dela, non oso arropa gutxi duten neskek beren gorputzarekin lan egiten duten, errealitatetik oso urrun.

Leer información completa en el sitio web de la fuente