"Erlantza". Humor que aguijonea

Berria

  • Fecha26 de Julio
  • Temática Artes escénicas, Audiovisual

Antzokietan bi urteko ibilbidea egin ondoren, 'Erlauntza' zinemarako moldatzeko lanetan murgilduta dago lantaldea, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Hormakideak dira fikzioaren eta errealitatearen etxeak. Kasu honetan, literalki. «Bakoitzak konta diezaiola zerbait kuadrillari sekula kontatzera ausartu ez dena». Horma zuriko etxe apain baten barruan zarratuta, ezkontza aurreko festa ospatzen dabiltzan sei kuadrillakideren ahotik ari dira elkarren miseriak haizatzen Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo aktoreak. Edanda eta drogatuta, pixkanaka azaleratzen dira sekretuak, algara eta lanturu artean.

Haiengandik bi metro eskasera, oihalezko etxola beltz txiki batean elkarren gainean pilatuta, silaba eta mugimendu guztiak zaintzen ditu pantaila baten bidez Mireia Gabilondok zuzendutako hamar pertsonako lantaldeak. Bi aste daramatzate etxe horretan sartuta aktoreek, eta etxola horretan pilatuta zuzendari eta teknikariek; euskaraz lehenik eta gazteleraz ondoren, angelu itxiagoan aurrena eta zabalagoan ondoren, behin eta berriz errepikatzen dute eszena bera, ahitzeraino, baina bat-batean egiten du lehenago ere beste hamaika aldiz egina duen txiste bera aktoreetako batek etxe barruan, eta barre txikian hasten dira denak etxola beltzean. «Bale, moztu», eman du agindua zuzendariak. «Ona da». Eta hala doaz eszenaz eszena Erlauntza filmaren grabazio egunak Gamiz-Fikan (Bizkaia). Acronica eta Tentazioa etxeek ekoitzi dute, eta irail alderako nahi lukete bukatuta.

Leer información completa en el sitio web de la fuente