El Ayuntamiento de Oiartzun publica un libro donde recoge la prosa desconocida de Xabier Lete
- Fecha24 de Julio
- Temática Literatura
Aurten hamar urte beteko dira poeta hil zenetik eta bere herrian omenaldia egin nahi izan diote
Xabier Lete hil zela hamar urte beteko dira abenduan eta urtemuga horren harira, Oiar-tzungo Udalak urtero argitaratzen duen Mugarri bildumako azken atalaren ardatza –26. zenbakia da– sor-tzaile oiartzuarra izan da. Bildumaren helburua herriko ondarea herritarren esku jartzea da eta Zerbi-tzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile liburuaren bidez, irakurleek poetaren prosa ezagutzeko aukera izango dute. Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Eguilazek eta Anjel Lertxundik sortu dute liburua, eta azala, aldiz, Idoia Beratarbide ilustratzaileak egin du.
"Poeta kantariak, nolabait, itzalpean utzi du alde prosalaria, pentsalaria edota ideiak beste modu batera kanporatzen dituen Xabier Lete", azaldu zuen atzo liburuaren aurkezpenean Perez Gazteluk. Horrenbestez, haren heriotzaren 10. urteurrena betetzen den honetan aukera ona iruditu zitzaien egileei "Lete bera den, baina beste itxura batez adierazten denaren" lana berreskura-tzeko eta jendearen artean zabaltzeko.
Sortzaileek egindako ikerketaren arabera, Letek bere lehen lana hitz lauz egin zuen, 1965ean Zeruko Argian Carrasquedo Olano jauna eta beste batzuei testua idatzi zuenean. "Horrek esan nahi du Lete prosalaria lehenago plazaratu zela letren plazara Lete poeta baino", azpimarratu zuen Perez Gazteluk. Hala ere, Mugarri bildumaren tamaina kontuan izanik, liburuak ez du prosaz idatzi zuen guztia biltzen. Orotara, euskaraz idatzitako 67 eta gaztelaniaz egindako beste 22 lan jaso dituzte. Gehienbat iritzi generoko kazetaritza testuak dira: artikuluak, kritikak eta ukitu literario nabarmenagoa duten beste lan batzuk.


