Zaldi Ero: barbarie y muerte

  • Zaldi Ero: barbarie y muerte
berria.eus

  • Fecha23 de Julio
  • Temática Literatura

Zaldi Ero siux buruzagiaz Mari Sendozek idatzitako biografia itzuli du Aitor Fresnedo Gerrikabeitiak, eta Ataramiñek kaleratu du

Tantaka hasi, eta uholde bilakatzen den jario atzeraezin baten modura. Mari Sandoz idazle eta historialariak hala deskribatzen du kolono zurien etorrera Zaldi Ero siux buruzagiari eskainitako biografia mardularen hasieran. «Jende zurizko jario mehetxo bat ekarriz hasi zen bidexka; eta indiarra, eskua ongietorria emanez jasota, pipatzera joan zen, eta ikustera nola igarotzen zen zurien herri luze hura: egunak joan egunak etorri, uda osoan zehar, beti norabide berean. Pentsakor geratu zen, ez baitzituen sekula itzultzen ikusi; haatik, urtero berberek izan behar zuten, ezinezkoa baitzen horrenbeste jende egotea mundu osoan. [...] Harrizko pipa hodi luzeari pafaka, indiarra gauza horiei guztiei begira egon zen, eta oso berri eta arraro iritzi zien. Baina, laster, zurien jario mehea ibai handi bihurtu zen, arma baten tiroak zuen zabalerakoa». Eta gero datoz hilketak, bake hitzarmenak, sarraskiak, erresistentzia eta, azkenik, heriotza. Haurtzaroa eman zuen idazleak Nebraskako estatuan gatazka hartako protagonista izandakoen kontakizunak entzuten, eta hamaika elkarrizketa egin ostean, 1942an eman zuen argitara biografia. Zaldi Erori buruz idatzitako libururik onenen artean aipatzen dute haren lana adituek. Aitor Fresnedo Gerrikabeitia euskal presoak itzuli du orain euskarara, eta Ataramiñe argitaletxeak argitaratu du: Zaldi Zoro.

Oglala leinuko siux tribuko buruzagi izan zen Zaldi Ero. 1840an jaio eta 1877an hil zen, eta XIX. mendeko Ipar Amerikako jatorrizko herrien erresistentzia mugimenduko izenik handienetako bat bilakatu zuten 37 urte horietan erakutsi zuen kemenak eta lortu zituen garaipenek, harik eta, azkenean, Crook jeneralaren aurrean amore eman, eta egun gutxira hil zuten arte. Bada, borrokalari haren biografia biltzen du Sandozek liburuan, baina baita hori baino gehiago ere; idazleak esfortzu berezia egin baitzuen kolonoak heldu aurretik tribu haiek guztiek zuten bizimodua eta ohiturak deskribatzeko. Hain zuzen ere, galdutako eta mantendu nahi izandako horren guztiaren «metafora bat» da Zaldi Eroren bizitza, Jokin Urain idazle eta euskal preso ohiaren hitzetan.

Leer información completa en el sitio web de la fuente