Un himno de lucha y fiesta

  • Un himno de lucha y fiesta
    1990eko hamarkadan egin zen ezagun EH Sukarra, taldearen izen bereko abestiari esker, besteak beste. EUSKALDUNON EGUNKARIA
berria.eus

  • Fecha21 de Julio
  • Temática Música

Euskal eszena aldatu zuten taldeetako bat izan zen EH Sukarra, 1990eko hamarkadan. Arrakasta handia izan zuen taldeak orduan, izen bereko kantuari esker batez ere.

Borroka ezazu, gurekin batera/ gu garela EH Sukarra /Dantza egin ezazu, goizetik gauera/ kriston martxaz EH Sukarra». Modu horretan, borrokarako eta festarako dei eginez heldu zen, duela 28 urte, Eibarko (Gipuzkoa) taldeari hainbesteko ospea eman zion abestia. Aurkezpen txartel baten gisakoa izan zen bere garaian, baina, urteen poderioz, ereserki ere bilakatu da. 1990eko hamarraldian indar handiz sartu zen euskal musikaren eszenan, eta oraindik ere ikur da kantua, nola taldearena hala orduko testuinguruarena.

Mikel Gorosabel Norton-ek, Facundo Amadorrek eta Cesar Tejadak eratu zuten EH Sukarra, 1989an, eta bi urte geroago grabatu zuten taldearen lehenengo lana izango zena. Ordurako, Marc Remmy alemaniarra laugarren taldekidea zen, eta haren bitartez Berlingo Jelly Records estudioan grabatu zuten aurreneko kantu bilduma. Lan hark Euskadi Gaztearen lehenengo maketa lehiaketa irabazi zuen, hain zuzen. Garaipen hark ate asko ireki zizkion taldeari, Ainara Gorostitzuk Badok atarian argitaratutako biografian azaltzen duenez. Tartean, Esan Ozenki diskoetxe sortu berriarekin lehen diskoa ateratzeko aukera ekarri zien. 1992an kaleratu zuten taldearen izen bereko diskoa, hain zuzen: EH Sukarra. Alemanian grabatutako maketan eta lehen diskoan argitaratu zen abestia bera ere.

Mikel Gorosabel Norton-ek BERRIAri aitortu dionez, halere, taldea sortu baino lehenagokoa da kantua. «Gitarra jotzen ikasi nuenean idatzi nituen aurreneko kantuetako bat izan zen. 1984. urtea-edo izango zen, eta nik 16 bat urte izango nituen orduan». Piano ikasketak egin zituen Nortonek, baina, gurasoek arreba zaharrenari oparitu zioten gitarra bati esker, bere kabuz ikasi zuen instrumentu hura jotzen. «Piper egiten nuen institutuan, eta orduak ematen nituen gitarra jotzen. Epe motzean asko aurreratu nuen. Etxean, anaia [Aitor] eta Mikel lagunarekin batera aritzen ginen jotzen. Egun horietako batean sortu nuen»

Leer información completa en el sitio web de la fuente