Miel Anjel Elustondo completa su trabajo sobre el primer cómic en euskera
- Fecha20 de Julio
- Temática Artes visuales, Literatura
Euskarazko lehen komikiaren eta haren sustatzaile izan zen Abdon Gonzalez de Alaiza aktibista kultural musituarraren figurari errepasoa ematen dioten obra argitaratu berri du Miel Anjel Elustondok. Lanak Arabako Diputazioaren eta Arraia-Maeztuko Udalaren babesa jaso du.
«Gure herrian, XIX. mendea mugarria izan zen euskararentzat. Hainbat ikerlari eta historialarik zehaztu duten bezala, gure mintzairak sekula ez bezalako atzerakada bizi izan zuen», azaldu du Lexuri Ugarte Aretxaga Lakuako Euskara eta Gobernu irekiko zuzendariak Miel Anjel Elustondok idatzi duen ‘Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa’ obraren aurkezpenean.
Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta da liburuko protagonista, ‘Txistu’, euskarazko lehen komikiaren sustatzailea. Arabako Diputaziotik zehaztu dutenez, 1876an, foruen eraisteekin bat eginez, jaio zen Musitun, Arabako Mendialdean. «Zentzu horretan, Anartz Gorrotxategi Elorriagak, Arraia-Maeztuko aldaketak egin duen lana eskertu beharrean gaude, bera izan baita galdutzat emana zegoen aldizkaria ekarri diguna. Urte askotan zehar ez zela ‘Txistu’-ren alerik gorde baieztatu izan da, eta idatzizko zenbait iturrik ideia hori defendatzen jarraitzen dute. Hala ere, Gorrotxategi jaunari esker, 1927an argitaratu ziren ale guztiak ditugu eskuartean», jakinarazi du Ugartek.
Zenbait iturrik ‘Txistu’-ren sortzailea Gonzalez de Alaiza bera izan zela baieztatzen badute ere, testuan ageri den alfabetoak zalantzan sorrarazten ditu eta autorea anonimotzat dute askok.


