Amaia Telleria publica su primera novela 'Haize-lekuak'
- Fecha17 de Julio
- Temática Literatura
Gerraostean baserritik Altsasura neskame joandako 13 urteko gazte baten "heziketa sentimentala" kontatu du, amonaren bizipenak oinarri
Aitortu gabeko heroien" historia jaso nahi izan du Amaia Telleria idazle idiazabaldarrak bere lehen eleberrian. Historiak alde batera utzitako pertsonaiak ekarri ditu lehen lerrora, uste baitu jende arruntak -historian protagonista izan ez direnak- oso gauza interesgarriak eta gogorrak bizi izan dituela; kasurako, gerra. Historiak alboratutako horien ikuspuntua du kontagai Haize-lekuak (Alberdania, 2020) nobelak: emakumeak, herrian geratutakoak, neskameak, baserritarrak...
Hain zuzen, Mikela da kontakizun honen protagonista, 13 urterekin jaioterria utzi eta Altsasura neskame joango dena, amak etxean aho bat arindu asmoz. Neskatoak 36ko gerrak gogor kolpatutako herria aurkituko du bertan, eta ohituta zegoenarekin konparatuz, bizimodu erabat ezberdina. Baserri ingurutik joana, herri handi bateko giroarekin egingo du topo, hizkuntza eta ohitura zeharo desberdinekin. Telleriaren nobelak horixe du ardatz: nola protagonistaren grinak, kezkek eta nahasmenduak talka egiten duten Altsasun aurkituko duen gerraoste triste, ilun eta grisarekin.
Gerraostean baserritik altsasura neskame joandako 13 urteko gazte baten "heziketa sentimentala" kontatu du, amonaren bizipenak oinarri


