Pinturas de Gazeo y Alaiza: pinturas que han estado ocultas

  • Pinturas de Gazeo y Alaiza: pinturas que han estado ocultas
    Gazeoko elizaren abside guztia hartzen du horma irudiak. Kontakizun erlijiosoak ditu oinarri. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
berria.eus

  • Fecha16 de Julio
  • Temática Patrimonio, Otros

Erdi Aroan eginak dira Gazeoko eta Alaitzako elizetako margoak. Ezkutuan izan dira urteetan, harik eta XX. mendearen erdian aurkitu eta bistaratu zituzten arte. Misterioz josita daude.

Errepide nagusi batek gurutzatzen du Arabako Lautada, mendebaldetik ekialdera eta ekialdetik mendebaldera. Ibilgailuen joan-etorria etengabea da uda beteko goiz sargori batean, baina helmugara iristeko irrikan dagoen bidaiariari inguruko ezerk ez dio arretarik erakartzen. Zarata eta mugimendu horretatik kanpo, ordea, denborak beste abiadura bat du; lasaitasuna erabatekoa da galsoro horiz inguratutako herrixka bakartuetan. Horren dira ezohikoak bisitariak, ezen bizilagunen txakurrak ere zaunkaka hasi baitira arima bat usaintzearekin batera. Altxorraren zaindariak dirudite, ezezagunen presentziaz ohartarazten. Ez da gutxiagorako, Gazeoko eta Alaitzako horma irudiak Erdi Aroko ondarerik garrantzitsuetakoak baitira inguruan.

Bisitari ezezagunak ez dira horren urrutikoak oraingoan, nolanahi ere: Gasteizko eta Getxoko sei lagun dira, «etxeko» ondarea ezagutu asmoz hurbildu direnak. Done Martin Tourskoa elizaren inguruan dira, eraikinaren kanpoaldeko xehetasunei adi, bisita gidatua noiz hasiko zain. Garazi Zelaiak atoan ekin dio azalpenak emateari: «Orain gauden toki honetatik bertatik igarotzen zen garai batean Iter XXXIV galtzada erromatarra. Eta asko izan ziren, baita ere, XIII. mendetik aurrera San Adriango tunela zeharkatzen hasi zirenak Santiagorako bidean, bertatik igarotzen baita Donejakue bidea». Lautadarena eta errepide nagusiarena ez da gaur egungo kontua, beraz.

Eta zabaldu ditu ateak halako batean. Eta piztu dira argiak. Eta... «Alaaa!!» koordinatu bat entzun da. Isiltasuna gailendu da une batez, ikusten ari zarena deskribatzeko hitzik gabe geratzen zarenean sortzen den isiltasun hori. Harridura horretan, pentsatzekoa da bisitariek ahoa ohi baino gehiago zabaldu dutela. Baina irudikapena baino ez da, aurpegia maskaraz estalia baitute denek.

Leer información completa en el sitio web de la fuente