Películas clásicas y jazz en Bidebarrieta Kulturgunea

  • Películas clásicas y jazz en Bidebarrieta Kulturgunea
zinea.eus

  • Fecha9 de Julio
  • Temática Música, Audiovisual

Bilboko Udalak 2020ko ezohiko uda berezi honetarako 150 ekimen inguru iragarri ditu. Hala, bizilagunek osasun-protokoloak zorrotz bete beharko badituzte ere, aisialdi zein kultura jarduerez gozatzeko aukera izango dute.

Urtero bezala, Bidebarrieta Kulturguneak #BilbaoUda2020 programan parte hartuko du, eta astean, gutxienez, bi saio proposatuko dituzte. 

Zinema emanaldirik aurreikusi ez badute ere, film klasikoak eta jazz musika lotzen dituen kontzertua eskainiko dute Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoak, Mikel Andueza  saxofoi-joleak eta Iñaki Salvador pianistak uztailaren 10ean. Voces de cine izenpean, saioa 19:00etan hasiko da, eta XX. mendeko soinu banda ederrenek interpretatuko dituzte.

Leer información completa en el sitio web de la fuente