La serie "Etxekoak" tendrá una segunda temporada
- Fecha9 de Julio
- Temática Audiovisual
Etxeko bideodeiez gain, fikzioaren tramak udako bazter tipikoetan garatuko dira: hondartza, campinga, terrazak eodta mendian.
Konfinamenduan zehar zortzi atal eskaini eta gero, Euskal Telebistako 'Etxekoak' telesailak bigarren denboraldia izango du uda honetan. Uztailaren 19an estreinatu eta igandero atal berri bat eskainiko du ETB1ek, gaueko ordutegi nagusian.
Denboraldi berri honetan, protagonista gisa eta rol nagusietan dagoeneko ezagunak diren aktoreak ibiliko dira. Olatz Ganboa, Mikel Losada, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Joseba Usabiaga, Iker Galartza, Kandido Uranga, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Miren Arrieta antzezleek osatzen dute lan talde nagusia. Gainera, aktore berriak ere elkartuko zaizkie; Ramon Agirre eta Egoitz Sanchez ere ikusi ahal izango dira, besteak beste.


