Miren Narbaiza: "Dentro de veinte años no quiero seguir con esta lucha"

  • Miren Narbaiza:
    'Zilar printzak' izan da Micek aurkeztutako bakarkako bigarren lana. / Erlantz Anda
alea.eus

  • Fecha3 de Julio
  • Temática Música

Itxialdiak sortzaileen desorekak ageriago utzi eta "mugiarazteko" balio izan duela uste du Micek, baina zalantza du errotik aldaketak egiteko nahikoa izango ote den. Kezkak alde batera, ordea, lau hilabete ondorengo lehendabiziko aretoko kontzertua eskainiko du uztailaren 11n, Gasteizko Baratzan.

Konfinamenduaren ostean, Zaharraz Harro Gasteizko Alde Zaharreko jaietako emanaldiarekin bueltatu da Miren Narbaiza Mice (Eibar, 1989), eta Baratza aretoko kontzertuarekin hasiko du udako saio sorta hurrengo astean. Joan den abenduan aurkeztutako Zilar printzak lana maletatik berreskuratu eta jendaurrean aurkezteko gogo biziz dago. "Itxialdian konturatu naiz zuzenekoak behar ditudala. Aktibo egoten lagundu, non nagoen jakin eta pilak kargatzen dizkit". 

Lau hilabeteren ondoren, balkoi batetik eman duzu lehenengo kontzertua. Nolakoa izan da esperientzia?

Alde batetik, kristoren liberazioa izan da jendeari kantatzea kar-kar, mikro bat izatea, jendearen arreta... Baina, beste alde batetik, balkoi batetik sekula kantatu gabe lehenengoa horrela izatea, hainbeste hilabete jo gabe egon eta gero... Kuriosoa izan da, eta, aldi berean, oso polita. Badirudi kalea bakarrik kontsumorako erabili daitekeela gaur egun, eta oso polita iruditu zait Zaharraz Harroren aldetik halako zerbait egitera ausartzea, kalea berriro pixka bat kulturaz eta jaiaz koloreztatzea.

Hurrengo astean, uztailaren 11n, Baratza aretoan izango duzu kontzertua Bele Hotsak ziklo berriaren barruan. Areto txikian gertuko kontzertua, musukoekin...

Eta hori ere kuriosoa izango da, denak musukoekin ikustea. Bakarkako kontzertua izango da. Gogoz nago bueltatzeko. Micen badira urte batzuk, eta saiatuko naiz hasieratik eta gaur egunera arte egin dudana aurkezten. Bakarka jotzen dudanean ahotsak garrantzia berezia hartzen du, eta beharbada niretzat jolas politak egiteko aukera izan daiteke. 

Udako kontzertu bira ondoren, ala uda berezia izango da aurtengoa?

Kontzerturen bat badaukat, Joseba B. Lenoirrekin ere badaukat besteren bat, baina oso gutxi. Kontuan izanda musikari profesionalon gure diru iturria kontzertuetatik datorrela, ba oso larria da egoera. Gutxienez, ia astebururo jo beharko nuke nik duinki bizitzeko. Baina lehenagotik ere bazetorren arazo bat da, eta itxialdi honetan eskaera hori asko errepikatu dela uste dut: ezin da gure jardunaren ordaina bakarrik kontzertuetatik etorri, kantzelatzen den momentutik aurrera argi geratu delako ezer gabe geratzen garela.   

Leer información completa en el sitio web de la fuente