Ataramiñe presenta el libro 'Zaldi Zoro', traducido al euskera por Aitor Fresnedo
- Fecha26 de Junio
- Temática Literatura
Siux nazioko tribuetako bat da oglala, eta Zaldi Zoro herri horrek eman duen buruzagi nabarietako bat da. Hala, Zaldi Zororen biografia dramatizatua da liburu hau eta zurien artean, Siux Gerrak bezala ezagunak diren testuinguruan jarriko gaitu kontakizunak.
Zaldi Zoro liburua Mari Sandoz idazleak argitaratu zuen 1942an, eta orain Aitor Fresnedok ekarri du euskarara Ataramiñe argitaletxearen eskutik. “Liburua 2002ko urtean aurkitu nuen, Ocaña I espetxean nengoela, edo berak aurkitu ninduen ni”, kontatu du Fresnedok Ataramiñek argitaratutako gutun baten bidez. “Espetxeko liburutegia eguneratzeko garbiketa egiten zeudela, sailkatu gabe edo apurtuta dauden liburuak bota behar zituzten. Liburu honek baldintza biak betetzen zituen zakarrontzira joateko: ez zegoen sailkatuta eta apurtuta zegoen. Liburutegiaz arduratzen zen presoak, baina, ingelesez idatzita zegoela ikusita, nitaz gogoratu eta gorde egin zidan. Altxor bat oparitu zidan”, adierazi du Fresnedok. Liburuak “azala urratuta zuen, orriak nabar kolorekoak ziren, lizun-usainekoak, zortzi bat orrialde faltan zituen… Baina irakurtzen hasi nintzen, eta hura istorio ederra!”, pentsatu zuen.
Liburua Zaldi Zororen biografia dramatizatua da. Siux nazioko tribuetako bat da oglala, eta Zaldi Zoro herri horrek eman duen buruzagi nabarietako bat da. Kontakizunak Siux Gerrak bezala ezagunak direnen testuinguruan jarriko gaitu. Egilea istorio biltzaile zorrotza dela dio Ataramiñek, Zaldi Zoro ezagutu zutenen zuzeneko testigantzak eta hainbat iturri bibliografiko bilduz osatu zuen lan mamitsu hau.


