Se reanuda el rodaje de la película fantástica "Ilargi Beteak" que paró la pandemia

  • Se reanuda el rodaje de la película fantástica
    ?Ilargi Guztiak? errodajea eten aurretik ©Nico de Assas
eitb.eus

  • Fecha3 de Junio
  • Temática Audiovisual

Nork esango zion Igor Legarretari “Ilargi Beteak” idazten ari zela egoera distopiko batek tartean sartuko zela betiko bizi nahi duen neskatoaren narrazioan. Irunen bizi baina Leioan jaio zen zinegileak zuzentzen duen bigarren luzea errodajearen laugarren astean eten zuten, Covid-19k sortutako krisiari aurre egiteko Espainiako gobernuak ezarritako alarma egoera zela. “Hasieran desorekatu nintzen, agian gehientsuak bezala. Ez geniken zer gertatuko zen eta noiz” dio Legarretak. Orain bueltan dira. Ekainaren lehen egunean geratzen zaizkien hiru asteei filmatzeari berrekin diete, segurtasunez lan egiteko neurriak martxan ezarrita.

Errodajea lehenengoetakoa izan da birusa zabaltzen ekiditeko ikusentzunezkoan adostutako neurriak martxan jartzen. “Osasun ministeritzak ezarritako protokoloak kontutan hartuta, elkarteek adostu dituzte praktika onenen gidaliburua jarraitu du kontratuta dugun enpresak” dio Koldo Zuazuak, ekoizleetako batek. “Edozein enpresa batek jarraitu behar dituen segurtasun tartea, gelak eta maskara eramatea ezarriko ditugu“, dio. Baina berezitasun bat dute. “Azterketak pasa ondoren, errodajearen muinoan ibiliko den taldea baserri batean jarri dugu. Isolatuta“, azpimarratu du. 

Horrela izango dira geratzen diren hiru asteetan, aktoreak, zuzendaria, laguntzailea, script-a, argazki zuzendaria eta kamara taldea, hau da, set-ean egon behar direnak. Izan ere “filma egiterakoan kontratatzen diren aseguruek ez dute Covid19gatik sortu daitezken ezbeharrak kubritzen” azpimarratu digu Zuazuak. Eta horrela “aktoreen bat gaixotzen bada, ezin duzu ordezkatu eta dena gelditu behar duzu bera itzuli arte“, aitortu digu. Horretarako, diru kopuru bat ere alde batera utzi dute. Aurrekontua handituko dela onartu digu baina ez du argitu nahi izan zenbatean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente