'Jakin' recoge textos y vídeos para reflexionar sobre la posteridad
- Fecha29 de Mayo
- Temática Literatura
'Erreminta kaxa' izenburupean, hainbat pentsalariren gogoetak bildu ditu bere webgunean
COVID-19aren ondorenak utzi duen «normaltasun distopiko hau» aztertzeko tresna da Jakin-en Erreminta kaxa. «Horregatik, zer eta zergatik gertatu den, zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Testu nahiz bideo bihurtuta, Jakin-en jasoko ditugu geroaz zein orainaz hausnartzeko. Gure erreminta kaxa propioa osatzeko», adierazi du, ohar baten bitartez, agerkariak.
Oraintxe, hauek dira webgunean eskuragarri dauden gogoetak
Trumoitik ekaitz perfektura?, Aitor Zuberogoitia Espillarena
Jule Goikoetxea Mentxakaren Erremintak
Ameslari sinesgogorren alde, Alba Garmendia Castañosena
Izurria nola geldiarazi, Harkaitz Zubiri Esnaolarena


