Josu Igoa: "La versión digital permite una mayor inmersión en el cómic"
- Fecha11 de Mayo
- Temática Artes visuales, Literatura
'Buyan. Heriotzaren uhartea' digitalizatu du Josu Igoak. Berritasunekin dator: mapa interaktiboa eta sentsore bidezko animazioak, adibidez
Gezurra badirudi ere, proiektu batzuek normaltasunez aurrera egitea lortu dute. Zazpi urteko lanaren ostean, pasa den udazkenean plazaratu zuten 'Buyan. Heriotzaren uhartea' komiki liburua, eta orain, Martin eta Xabier Etxeberriak idatzi eta Aritz Truebak ilustratu duten istorioaren bertsio digitala sortu eta sareratu du Josu Igoa informatikariak. Google Play-ren bidez eskuratu daiteke.
Hainbat nobedade eskaintzen ditu komikiaren bertsio digitalak, Igoak berak nabarmendu duenez. «Agerikoenak, protagonistak une oro non dauden jakiteko mapa interaktiboa, efektu bisualak eta sentsoreen bidezko animazioak». Istorioan ondo kokatu ahal izateko glosarioa ere txertatu du, «narrazioan aipatutako kontzeptuak sakonago ezagutu ahal izateko».
Igoak azpimarratu du, hain zuzen, «istorioan gehiago murgiltzen laguntzen dutela elementu horiek, paperak dituen mugak gaindituz». Proposamen berritzailea da laukotearena. Ez da arrunta istorio bera kontatzeko sortu duten proiektu 'transmedia' edo plataforma anitzetara ekarritakoa.


