Ainhoa Artetxe Uriarte: «Volveremos de otro modo, pero por supuesto que volveremos»

  • Ainhoa Artetxe Uriarte: «Volveremos de otro modo, pero por supuesto que volveremos»
BizkaiE

  • Fecha26 de Abril
  • Temática Artes escénicas

Aktorea, gidoilaria, zuzendaria... Kantetan, jantzan, idazten, antzezten eta margozten gozetan dau Ainhoa Artetxek, artea maite dau. Arte dramatikoko ikasketak egin zituan Madrilen, baita zuzendaritza, gidoi eta clown ikasketak be.

Azken urteotan telebistako hainbat serietan parte hartu dau, HBO-ko Patria-n adibidez, La línea invisible Movistar Plus-erako, Goenkale ETB1 eta Pikuak Maddi Castrok zuzendutako webseriea. Antzerkian be badabil, besteak beste, Juan Carlos Corazza eta Ramon Bareagaz lan egin dau.

Azken aldian, barriz, konfinamendu sasoian, Miren Gotzone seriea sortu eta 25. kapitulu daroaz honezkero...


1.- Zertan, zein lanetan atrapau zintuan pandemiak?

Antzerki lanetan batez be. Obra bi nituan eskuartean, alde batetik ¿Qué fue de Ana Garcia?, euskeraz, Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?, Pabilioi 6ko gazte konpainiaren obrea, Borja Ruizek zuzenduta; bestetik, Mari eta gaileta fabrika Eidabe-rena. Biekaz funtzino asko nituan martian, apirilean eta maiatzean eta orain danak atzeratu egin behar izan doguz, baina berez, ez dakigu noiz egin ahalko diran be.

Filmazinoren bat be baebilen hor bueltaka, oraindino guztiz adostu barik, baina ez dakit ze pasauko dan zinemeagaz.

Leer información completa en el sitio web de la fuente