Gatibu lleva veinte años siendo cautivo de la música

  • Gatibu lleva veinte años siendo cautivo de la música
    Gatibu. Iñigo Azkona

  • Fecha23 de Abril
  • Temática Música

Hamarkada bi bete dira dagoeneko Gatibu euskal-rock eta pop taldea sortu zutenetik. Hogei urteak ospatu eta zaleei eskerrak emateko asmoz, abesti bat egin du Gernikako taldeak, eta urriaren 31n eskainiko du kontzertu berezia Bilboko BilbaoArena-Miribillan

Nork ez du gogoan prakak kendu eta alkandora lotu ezin zuen gizon hura? Eta portaleko lehenengo kalentoi horiek? Urte batzuk pasa dira Gatibu musika taldeak bere lehen abestia egin zuenetik. Ordutik, bestalde, Euskal Herriko plaza eta aretoak alaitu dituzten beste hamaika doinu sortu dituzte gernikarrek. Hogei urteko ibilbidean, badira nabarmentzeko moduko hainbat datu, esperientzia eta bizipen.

SORRERA Ajangizko Kanpantxu auzoko eskola zaharretan sortu zen Gatibu, 2000. urtean. Alex Sardui (Exkixu), Jose Alberto Batiz (Akelarre, Fito y Los Fitipaldis eta Tapia eta Leturia), Josu Artetxe (Exkixu) eta Haimar Arejita (Birth Cake, Einbigu, Frik, Noiz?...)batu ziren hasiera batean. Azken horrek azaldutakoaren arabera, Sarduik eta berak zuten proiektu musikalari forma emateko asmoz: "Alexek eta biok gogoa geneukan elkarrekin musika sortzeko, eta desio horri tiraka sortu genuen Gatibu, ilusioz beteta geunden".

Handik gutxira, bestalde, hamarkada bi elkarrekin daraman laukotea osatu zuten: Alex Sardui (ahotsa), Haimar Arejita (gitarra), Mikel Caballero (Baxua) eta Gaizka Salazar (bateria). Esaten dutenez, bizi garen munduaren gatibu sentitzen direlako ipini zioten izen hori taldeari, "maitasunaren gatibu, arauen gatibu edota diziplina politikoaren gatibu".

Elkartu eta berehala hasi ziren abestiak sortzen, 2002an lehenengo diskoa argitaratu zuten arte. Hasiera hartatik, bestalde, denbora asko igaro da, eta egindako lanak izan ditu bere emaitzak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente