La productora Sr & Sra. pide guiones escritos por mujeres
- Fecha21 de Abril
- Temática Audiovisual
Señor y Señora ekoiztetxeak emakumeek garatutako proiektuak galdegin ditu. Hala, film labur bilakatuko duten gidoiak jasotzeko deialdia ireki du. Maiatzaren 4a baino lehen bidali beharko dute gidoilariek beraien lana ekoiztetxearen helbide elektronikora.
Aritz Moreno zuzendari donostiarrak eta Leire Apellaniz ekoizle bilbotarrak sortutako ekoiztetxea da Señor y Señora, eta emakumezkoek idatzitako gidoien eske azaldu dira sare sozialetan.
Sortzaile bakoitzak bi proiektu aurkez ditzake gehienez, eta gidoien luzera 20 orrialdetan finkatu dute. Gaia librea dela adierazi dute, horregatik, proposamen “ausartak, estimulatzaileak, orinalak eta bakarrak” espero dituzte.
Sr. & Sra. Taldeko kideek gomendatu dute gidoiak erregistratuta egotea, eta baina hala ez balitz, aurrerago egiteko aukera ere badagoela adierazi dute. Bestalde, moldatutako lanak aurkeztuz gero, eskubideen jabetza ziurtatu beharko dute egileek.
Proiektuak info@señoryseñora.es helbide elektronikora bidali beharko dira maiatzaren 4a baino lehen.


