Filmin suma a sus contenidos "Irrintziaren Oihartzunak" y "Lurralde Hotzak"

  • Filmin suma a sus contenidos
zinea.eus

  • Fecha20 de Abril
  • Temática Audiovisual

Filmin online plataformak euskarazko kanala elikatzen jarraitzen du egunotan ere. Hala, Iratxe Fresneda zuzendari arrigorriagarraren Irrintziaren Oihartzunak (2016) eta Lurralde Hotzak (2018) lan dokumentalak bilduko ditu aurrerantzean.  

Kataluniako Generalitatearen bultzadari esker sustatutako FilminCAT kanalarekin ausartu ziren lehenego, eta “euskal produkzio onenetarikoak” biltzeko ordua iritsi zaie orain. Filmin Euskaraz plataforma sortu zuen otsailean Filminek, euskaraz, euskaraz bikoiztutako edo euskaraz azpititulatutako izenburuak biltzeko.

Hiru ataletan banatu dute filmen eskaintza, fikziozko lanak, dokumentalak eta haurrentzako zinema, eta 40 lan inguru bildu dituzte jada: Roberto Castonen Ander (2009), edo Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2014) filma bezalako arrakastak;  Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa (2018); Telmo Esnalen Urte berri on, amona (2011);  Printze TxikiaDragoi Bola; Pikadero (2015); Xora (2012) edota azken urtean estreinatutako Margolaria (2019)Jainkoak ez dit barkatzen (2019), Hiru uhinak (2019), Agur, Etxebeste! (2019) eta Gure Oroitzapenak (film kolektiboa, 2019), besteak beste.

Leer información completa en el sitio web de la fuente