La versión más «desnuda» de "Maravillas" de Berri txarrak se puede escuchar en las plataformas
- Fecha17 de Abril
- Temática Música
Berri Txarrak taldeak ‘Maravillas’ kantuaren bertsio «soilena, biluziena» jarri du entzungai plataforma digitaletan. Gorka Urbizuren gitarra eta ahotsa besterik ez, iragan azaroan Madrilen eskaini zuen kontzertuan jasoa. Itxialdi garai gogorretan zaleei keinua egin nahi izan die.
Berri Txarrak geldialdi mugagabean da egun, 25 urteko ibilbidearen ondotik atsedenaz gozatzen. Hala ere, eta «larrialdi garaiotan okerren daudenei begirunez», zuzeneko ‘Maravillas’ single digitala argitaratu nahi izan dute orain, urteotan guztiotan jasotako maitasuna itzuli asmoz eta itxialdi aro gogor honetan jarraitzaileei egindako keinu gisa.
Estreinakoz modu ofizialean, aipatu kantu ezagunaren bertsio soilena, biluziena entzuteko parada daukagu: Gorka Urbizuren gitarra eta ahotsa besterik ez, non eta Madrilgo WiZink Center-en. «Kontzertu gogoangarri hartako lagin bat erakusten digu kantu honek, zinez mugarria izan baitzen: 7.000 zaletik gora batu ziren bertan, behe-behetik hasi eta euskara hutsean ibilbidea osatu duen rock talde batez ari garenez», adierazi dute ohar bidez.
«Hunkidura» eragiten duen bertsioa inondik ere, ostiral honetatik aurrera eskuragarri dago plataforma digital nagusietan zein taldearen webgunean bertan entzun nahiz deskargatzeko moduan.


