El cortometraje 'Gran Expedición' de iban del Campo puede verse en la Internet

  • El cortometraje 'Gran Expedición' de iban del Campo puede verse en la Internet
zinea.eus

  • Fecha16 de Abril
  • Temática Audiovisual

Iban del Campo zinegile arrasatearrak Espedizio Handia film laburra estreinatu du Indiehome TV plataforman. Lana 2018ko Kimuak katalogoan hautatu zuten, eta orain, online ikusteko aukera dago 0,99 euro ordainduta.

Zientzia fikziozko film laburrak L’Estrange familia du ardatz, eta gizakiak izarren hautsa baino gehiago izateko duen nahia behatzen du, familia bera espaziorako bidean jarraituz. 2018ko Donostia Zinemaldian eta Lekeitioko Euskal Zine Bileran aurkeztu zuen Del Campok bere lana, eta Kimuak katalogoaren parte izateari esker Abycine, Medina del Campo, Filmets, Donostiako Beldur eta Fantasiazko Astea, FANT Bilbao Zinema Fantastikoaren Jaialdia, Edinburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdia edota Cinespaña Toulouse bisitatu zituen.

Orain, zinema jaialdien ibilbidea bukatu ostean, Espedizio Handia film laburrari online erakusleihora salto egiteko unea iritsi zaio. Indiehome TV zerbitzuan “mundu osorako eskuragarri” dago dagoeneko arrasatearraren lana, eta euskarazko jatorrizko bertsioan ikus daiteke, gaztelania, ingeles, italiera, frantses eta portugesezko azpitituluekin.

Leer información completa en el sitio web de la fuente