No hay películas en euskera en la lista propuesta por la Academia de Cine de España

  • No hay películas en euskera en la lista propuesta por la Academia de Cine de España
zinea.eus

  • Fecha30 de Marzo
  • Temática Audiovisual

Espainiako Zine Akademiak zinemagintza ikasleek ezagutu beharreko eta streaming plataformenetan ikusgai dauden 100 pelikula espainiar garrantzitsuenen zerrenda kaleratu du. Zinegile euskal herritar ugari ageri badira ere, euskarazkozko filmik ez du jasotzen hautaketak.

Itxialdiari aurre egiteko proposamen kultural andana ezagutu ditugu egunotan, eta Espainiako Zinema Akademiak ere bere aletxoa jarri nahi izan du. Erakundeak bultzatutako ikus-entzunezko alfabetatze planak sortzeko proiektuaren parte den Cine y educación (2019) liburuan aipatzen diren eta streaming plataformetan ikusgai dauden filmak aldarrikatu ditu, zinema ikasleek ezagutu beharreko 100 lan espainiar azpimarratuz.

Espainiako zinemagintzaren historia eta garapen estetikoa ulertzeko baliagarriak diren 1930etik 2000ra bitarteko filmek osatzen dute zerrenda, “hezkuntza zentroetan ezinbeste erakutsi beharrekoak”. Akademiak gomendatutako pelikulak FlixÓlen, Filminen eta Movistarren daude ikusgai, eta zinegile euskal herritarrak ere barneratzen ditu, nahiz eta euskaraz filmatutako lanik ez duten jaso.

Zinema espainiarra ardatz duen eta hilabetez bere katalogoa doan ikusteko aukera eskaini duen FlixÓle streaming plataformatik bildu ditu Akademiak euskal ekoizpen gehienak, izan ere, zerbitzuak euskal zinemari buruzko atal propioa dauka, 30 bat film biltzen dituena: Euskal zinegileak: maisuetatik berritzaileetara. Bertan ikus daitezke Imanol Uriberen La muerte de Mikel (1984) eta Días contados (1994), Montxo Armendarizen Tasio (1984), 27 horas (1986) eta Secretos del corazón (1997), Julio Medemen Vacas (1992) eta Aex de la Iglesiaren El día de la bestia (1995) pelikulak.

Filminek ere badauka Filmin Euskaraz kanal propioa, baina Akademiak ez du bere zerrenda osatzeko euskal ekoizpenik bertatik hartu, bai ordea, Movistarren ikusgai dagoen Ivan Zulueta donostiarraren Arrebato (1979) lana.

Ikusi zerrenda, hemen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente