La revista digital Ttap emite desde hoy la webserie "Gorabeherak"

  • La revista digital Ttap emite desde hoy la webserie
kronika.eus

  • Fecha20 de Marzo
  • Temática Audiovisual

"Gorabeherak" ikus-entzunezko sail berri bat sortu du Ttap aldizkari digitalak, umorezko kapitulu laburrez osatuta, eta hamabostaldian behin eskainiko da.

Gaur emitituko da lehenengoz Ttap aldizkari digitalak sortutako Gorabeherak websaila. Ikus-entzunezko sail honek, umorezko kapitulu laburrak ditu, eta hamabostaldian behin eskainiko da. Nerea Arriola eta Kepa Errasti dira Gorabeherak websailaren aktore protagonistak.

Ttapen lantaldea, «oso ilusionatuta» dago poriektu honekin, izan ere, argi utzi dute, «mimo handiz egin dugu, eta uste dugu emaitza dibertigarria eta oso txukuna dela. Gogo handia dugu publikoari erakutsi eta iritziak jasotzeko, guri behintzat ederra iruditu zaigu».

'Gorabeherak' websaila

Planteamendu «oso sinplea» dela azpimarratu dute sortzaileek. «Igogailu bat izango dugu, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Igogailu horren arduraduna Ramon da, igogailuzaina, eta berak egoera xelebreak biziko ditu igogailuan gora hala behera eraman behar dituen eta denok ezagutzen ditugun pertsonekin. Pertsonaia horien artean denetarik izango dugu. Gehienak euskaldunak izango dira, baina Euksl Herritik kanpokoak ere ez dira faltako».

Leer información completa en el sitio web de la fuente