Sara acogerá la primera feria de literatura infantil y juvenil íntegramente en euskera

  • Sara acogerá la primera feria de literatura infantil y juvenil íntegramente en euskera

  • Fecha9 de Marzo
  • Temática Literatura

Ikusi Mikusi apirilaren 3an eta 4an egingo dute. Euskaraz haurrentzat nahiz gazteentzat idatzitako liburuak izango dira azokaren muina, nahiz eta egingo dituzten, baita ere, adibidez, ilustrazioari lotutako jarduerak

Euskara hutsean izango den lehenengo haur eta gazte literatura azoka Saran (Lapurdi) egingo dute apirilaren 3an eta 4an. Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatu dute Ikusi Mikusi. Nabarmendu dute, gainera, mugaren bi aldeko gazteak elkartzeko xedez antolatu dutela ekimena.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, Euskal Herrian egingo den lehenengo euskal haur eta gazte literatura azoka izango da. Apirilaren 3an Eskolen Eguna izango da, eta 4an Familien Eguna.

«Bidasoaren bi aldeak lotu nahi ditugu, haurrak ardatz izango dituen egitasmoan. Euskal Herri osoko ikasleak, profesionalak, irakasleak, argitaletxeak, ilustratzaileak, idazleak, ipuin kontatzaileak, aktoreak, liburu saltzaileak, liburuzainak eta familiak bildu nahi ditugu«, adierazi dute.

Euskaraz haurrentzat nahiz gazteentzat idatzitako liburuak izango dira azokaren muina. Egitarauaren berri emateko prentsa agerraldia datorren astean egingo dute, martxoaren 9an, Donostiako Udal Liburutegian, eta martxoaren 12an ere Baionan aurkeztuko dute.

Leer información completa en el sitio web de la fuente