Jeannette Muñoz: "Las supuestas limitaciones del formato analógico son ventajas para mí"
- Fecha5 de Marzo
- Temática Audiovisual
Jeannette Muñoz txiletarrak ez-fikziozko film esperimentalak sortzen ditu. Iruñean dago egunotan, Ikuspuntu jaialdian parte hartzen. Zinema hori jendearekin partekatzearen garrantzia nabarmendu du.
Ikuspuntu jaialdiak omendu dituen lau zuzendarietako bat da Jeannette Muñoz txiletarra (Santiago, 1967). Atzera begirako bat eta liburu bat eskaini diete hari eta Ute Aurand, Renate Sami eta Helga Fanderl alemaniarrei. Muñozek artean esparru berriak probatzen ari zela hartu zuen kamera lehen aldiz, eta abangoardiako zinemarekin liluratuta dago ordutik. Zinemarekin munduari begiratzen dio.
Zer esan nahi du zuretzat Ikuspuntu jaialdiaren omenaldiak?
Oso berezia da proiektu honetan hainbeste miresten ditudan hiru zinemagilerekin egotea. Hainbat lanetan aritu gara ondoan, baina inoiz ez laurak elkarrekin.
Jaialdiak zuen arteko elkarlana nabarmendu du, zineman egon ohi dena baino emozionalagoa edo intelektualagoa dena.
Harreman artistiko bat da, pertsonala; ez du zerikusirik ohiko kolaborazio zinematografikoekin. Bakoitzak bere kabuz egiten du lan, eta kultur trukeak izaten ditugu. Eta, adibidez, nik filmak eskaini dizkiot Helga eta Uteri; gutun filmikoak izan dira. Elkarlanean aritzeko modu ederra da.
Zuk urteak daramatzazu zinema dokumentalaren arloan, baina ez zen zure lehen bidea izan.
Lehenik, artea ikasi nuen Txilen, eta, gero, lanerako materiala aldatu nuen. Frantziara joan nintzen ikastera, Txilen zinema komertzialari buruz bakarrik ikas nezakeelako. Abangoardiako zinemarekin liluratuta geratu, eta horri buruz ikertzen hasi nintzen. Kamera erosi eta gutxira, Ute ezagutu nuen. Egiten ari nintzen lana erakutsi nion, eta esan zidan: «Film hori Berlinen aurkeztuko dut». Une garrantzitsua izan zen.
Denboran luzatzen diren proiektuetan lan egiten duzu, ezta?
Hasieran ez nuen buruan horrela lan egitea; materiala batzen hasi nintzen, eta, poliki-poliki, konturatu nintzen hori izango zela nire lan egiteko modua. Film labur batzuk egin nituen, baina beti obra ireki gisa pentsatuta.
Bi lan nagusi dituzu: Envios (Bidalketak) eta Puchuncavi. Zertan datza horietako bakoitza?
Envios 2005ean hasi nuen: lagunei edo zinemagileei bidaltzen dizkiedan gutun filmikoak dira, elkarrizketa bisualak. Ez dira, berez, filmak; pasarteak edo esperientziak dira, betiere irekiak. Puchuncavi 2014an hasi nuen, eta konplexuagoa da. Txileko leku hori filmatzen ari naiz. «Sakrifizio eremu» deklaratutako sektore bat da. Ikertu nahi ditudan gauza asko daude han: industria, historia, politika... Gauza asko nahasten dira Puchuncaviren kontzeptuan. Adibidez, Europako ongizatearen arrazoietako bat da halako tokietatik lehengai merkeak esportatzen direla, ez dagoelako kontrolik. Bestalde, estetikoki, horrelako lekuak oso suntsituta daude, baina estetika bat dute, eta ederrak izan daitezke.