Nace Filmin Euskaraz, el primer canal de cine en streaming en euskera

  • Nace Filmin Euskaraz, el primer canal de cine en streaming en euskera
    Telmo Esnalen «Dantza» online dago ikusgai. NAIZ
naiz.eus

  • Fecha18 de Febrero
  • Temática Audiovisual

Filmin Euskaraz kanala jarri du abian du gaur Filminek, zinema independentea online eskaintzen duen plataforma. Bartzelonan kokatutako plataforma euskal zinema streamingen eskaintzen lehena bihurtu da. 

Aurrerantzean Filmineko erabiltzaileek fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako filmak ikusi ahal izango dituzte euskaraz. Komunikatu batean plataforma berak jakitera eman duenez, euskaraz errodatutako filmetatik aparte, bikoiztutakoak edo euskarazko azpitituluak dituztenak eskainiko dituzte.

40 bat titulu lotu dituzte, horien artean, zinema aretoetan arrakastatsu suertatu diren batzuk, esaterako eta fikzioari dagokionez, Koldo Almandozen “Oreina”, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren “Loreak”, edo Asier Altuna eta Telmo Esnalen “Agur Etxebeste”. Baita Telmo Esnalen “Dantza” ikusgarria.

Haurrentzako filmak daude ikusgai era berean eta baita bertan eginik dokumentalak (“Eusko labela” deitu diote atal honi) ere aloka daitezke bertan, esaterako Oier Aranzabalen “Margolaria”. Plataformak iragarri duenez, otsailaren 20tik aurrera, Joseba Sarrionandiaren lanaren inguruan hainbat zinemagileek grabatutako “Gure oroitzapenak” lan kolektiboa ikusi ahal izango da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente