Dos creadores, 101 palíndromos ilustrados y un bestiario

  • Dos creadores, 101 palíndromos ilustrados y un bestiario
    Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia, elkarrekin osatu duten liburua eskuetan dutela.

  • Fecha3 de Febrero
  • Temática Literatura

«Saiakera, prosa, poesia, albuma..., dena eta ezer ez» den 'Abere ba' liburua argitaratu dute, Pamielaren eskutik, Bigara bikote sortzailea osatzen duten Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak

'Orro mamorro'. 'Arrano sonarra'.'Erbi libre'. 'Karramarro horra marrak'... Palindromoak dira: eskuinetik ezkerrera eta ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen diren esaldiak. Zenbaki kapikuen –'cap i cua', burua eta buztana katalanez– ordain letradunak, alegia.

Palindromoak sortzea hitz-joko klasikoenetakoa da. Euskaraz ere landu da. Gutxitan, baina, 'Abere ba, palindromo ilustratuen piztegia' liburuak eskaintzen dion testuinguru zabal eta askotarikoan. Bigara «tandem polifazetiko, kontraesankor eta kapikua» osatzen duten Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak animalia izenekin egindako 101 palindromo sortu dituzte, beste horrenbeste ilustrazio eta 'piztegi' bat; sarreraren bigarren adieraren arabera, «hitz ezezagunak edo ilunak Ztik Ara argitzen eta aberetzen dituen hiztegia».

Arte Ederretan lizentziatuak dira Itziar Aranburu donostiarra eta Jon Ander Garcia zumaiarra, eta diseinuaren inguruan dihardu batik bat bien artean osatzen duten 'Bigara bikote sortzaileak'. Palindromoekiko interesa ez dute berria: «Aspaldiko orrialde eta koadernoetan, gaztetxotakoetan ere bai, aurkitu ditugu palindromo bakan batzuk idatzita. Gero, orain dela 20 bat urte, sortzaile bezala irudietan zentratu ginen batik bat».

Duela lauzpabost urte berriro hasi ziren koadernoak betetzen palindromoz eta hitz-jokoz. «Halako batean 'akerren erreka' eta 'orro mamorro' agertu ziren. Horren ondoren, orrialde guztietan animalien izenak, eta haien alderantzizko hizkietan hitz berrien bilaketa dago. Benetako meategia zen! Batzuk laburrak, besteak luzeak; batzuk oso borobilak, besteak sintaxi bihurridunak. Baina erraz agertu ziren ehundaka. Eta animaliak izaki bizidunak izateagatik, proiektua dagoeneko bizirik zegoen. Ingurukoek esaten ziguten hitz horiek elkarrekin agertzea ezin zela kasualitatea izan. Horrek ere grazia egin zigun, eta hiztegiaren bila abiatu ginen«.

Bide horretatik abiatu ziren, eta harrezkeroztik hartu-emanean garatu da Pamiela argitaletxearen eskutik 224 orrialdeko liburu dotore (19 euroko prezioa du) bilakatu den proiektua, zeinak gaurtik aurrera segida izango duen, liburutik at, Donostiako San Telmo Museoan.

Leer información completa en el sitio web de la fuente