Nace el Mamarru Fest para revolucionar los escenarios desde el feminismo

  • Nace el Mamarru Fest para revolucionar los escenarios desde el feminismo
    Maiatzean Errekaleorren izango da 'Mamarru Fest-a'. / ALEA
alea.eus

  • Fecha30 de Enero
  • Temática Artes escénicas, Música

Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean Errekaleorren izango da Mamarru Fest-a festibala, baina lehenago aurkezpen jaialdia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean, otsailaren 1ean.

Festibalaren lehenengo geltokia otsailaren 1ean izango da, larunbat honetan, Gasteizko Gaztetxean egingo duten aurkezpen jaialdian.

Egitaraua 18:00etan hasiko da Autogestioa, musika eta feminismoa izenburupeko mahainguruarekin; bertan izango dira Miren Narbaiza (MICE), Plum (La Xeta Paxote), Belen Nevado (La Xeta Paxote), Oihana Alberdi kontzertu eragilea eta Ana Barvill (Dizerdit taldeko baxujolea), besteak beste.

Mahainguruaren ostean, 21:00etan hasiko dira kontzertuak. Emanaldi nagusiak MICE eta Kontra Adiktion taldearen aurkezpen kontzertua izango dira, baina freestyle eta sorpresa gehiago egongo dira. Ondoren, Pendrive Gaua hasiko da gaueko hamabietatik aurrera, DJ Komando Klitorix eta DJ Rosamariren eskutik.

Gau honen ostean, maiatzaren 8an, 9an eta 10ean Errekaleorren ospatuko duten lehenengo Mamarru Fest-a antolatzeari ekingo diote.

Leer información completa en el sitio web de la fuente