Maddi eta Nahia Zubeldia. Cundo no se vive de la música, pero ésta es un modo de vida

  • Maddi eta Nahia Zubeldia. Cundo no se vive de la música, pero ésta es un modo de vida
    Fotografía: Dani Blanco.
Argia

  • Fecha30 de Diciembre
  • Temática Música

Ziburun elkartu gara ama eta alabarekin: Maddi (1961, Donostia) eta Nahia Zubeldia (1982, Donibane Lohizune). Maddi H-Eden taldearekin plazaratu zen duela zortzi urte eta bakarka ari da orain. Zimurrak baleki da bere azken diskoa. Nahia, berriz, Unama eta Lumi taldeen partaidea da. Itzal zikinak da Lumiren azken lana. Itsasertzean ibili ohi dira biak: “Itsasoa ‘askatasuna’ eta ‘lotura’ da aldi berean”, dio amak; “irekidura da ere”, gehitu du alabak. Itsasoak badauka usaina eta erritmo andana, berezko musika.

“Maddi Zubeldia kantari ari da!”, esan genion elkarri. Gure seme-alabei Pintto Pintto gure txakurra da-ta, goxo-goxo abesten ziena. Zein ausarta den Maddi! Hala ote?

Maddi: Ausarta? Ez dut uste. Zu harritu zinen bezala, ni ere bai. Etxean kantatzen (ge)nuen… Banuen nire mundu intimoa: testuak idazten nituen, ene kantatxoak sortzen nituen... Baina bakarrik egiten nuen, nire gelan ez zen inor sartzen.

Eta plazaratzea?

Maddi: Plazara ateratzea ez zegoen planifikatuta. Garai hartan lagun batzuk biltzen ginen Azkainen, Martintxo Kantu tailerra animatzen zuten (Mixel Jorajuria, Txomin Arizaga eta Xano Urtxegi besteak beste) eta adiskide egin ginen. Asteburu-pasak egiten genituen han-hemenka, eta “hara Maddi, hartu gitarra” esaten zidaten… Afaldu ondoren, pixka bat girotu eta berotu ondoren, ausartzen nintzen kantatzera. “Kantaldi bat egin behar dugu”, esaten zuten gero. Donibane Garazi aldean geunden batean, usaian baino gehiago edango genuen, edo nik behintzat, Mixelek bota zidan: “Azkaingo Serres auzoko kaperan kantatuko al zenuke?”. Nik: “Musikariak nirekin ari badira...”. Orduan abiatu ginen. Geroago, jendeak diskoa egin behar genuela eta, H-Eden taldea sortu genuen.

Ordurako zu kantari ari zinen Nahia?

Nahia: Bai, ama plazaratu aitzin guk kantatzen genuen, etxean eta etxetik kanpo. Anaiek eta lehengusinek talde bat osatu genuen oso gaztetik: Unama. 2000. urtean. Lumi taldea etorri zen geroago, tarteko ere beste talderen bat osatu genuen, modu naturalean.

Maddi, abesteaz gain, idazten eta antzerkian ere ari zara? 

Maddi: Idaztea kantuan hasi baino lehenagokoa da, beti idatzi izan dut. Baina, seme-alabak txikiak direnean eta gero ere, denbora murritza izaten da. Emakumeok –amok esplizituki– denbora gutxi hartzen dugu guretzat, besteen zeregin asko egin ondoren; lana eta etxeko lanak egin ondoren. Unama taldea sortzeak izugarrizko poza eman zidan, haiekin abesteak, nire testuak eta aireak kontuan hartzen zituztela ikusteak. Noizbait nire buruari denbora luzeago eskaintzeko aukera etorriko zela bizi nintzen, eta berandu bada ere, hori heldu zen.

Leer información completa en el sitio web de la fuente