Homenaje al creador Iņigo Muguruza

  • Homenaje al creador Iņigo Muguruza
    Iņigo Muguruza, 'LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentalean

  • Fecha17 de Septiembre
  • Temática Música

Donostiako Zinemaldi Alternatiboaren egitarauaren baitan 'LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala proiektatuko dute, eta Muguruzaren 'Nahia' film laburra ikusteko aukera ere izango da, besteak beste

Iñigo Muguruza sortzaileari omenaldia egingo diote Donostiako Txantxarreka gaztetxean 'LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala proiektatuta, bertan elkarrizketatuetako bat Muguruza bera delarik. Halaber, saioaren aurretik Muguruzaren 'Nahia' film laburra ikusteko aukera ere izango da. Hamaikagarren edizioa ospatuko du Donostiako Zinemaldi Alternatiboak horrela.

Zendu berri den Muguruzari omenaldia egiteaz gain, beste hainbat film ere ikusteko aukera izango da irailaren 20ren eta urriko lehen egunaren artean. Hasteko, hilaren 20an, Letaman gaztetxean (Intxaurrondo) 'Poble Rebel' dokumentala ikusi ahalko da, Herrialde Katalanetako azken hamarkadetako historiaren ingurukoa. Ondoren solasaldia egingo dute. 

Hurrengo astelehenean, hilak 23, Kijera gaztetxean (Parte Zaharran) izango da ikusgai 'Precaristas', Kanaria Handiko etxebizitzaren egoerari eta Sindicato de Inquilinas de Gran Canariaren antolakuntzari buruzko dokumentala.

Asteartean, Marruma Elkartean (Gros) 'Joxean's Hil Eben' eta 'Ataun Of The Dead' filmak izango dira ikusgai Marruma Kulturalak ekimenaren eskutik. Asteazkenean, irailaren 25ean, Marruma Elkartean baita ere, 'Napardeath' filma ikusiko dute bertaratutakoek.

Leer información completa en el sitio web de la fuente