Istilu taldea: «El street punk-Oi! pega fuerte entre el público joven»
- Fecha5 de Septiembre
- Temática Música
Azkar murgildu dira musikaren munduan Eneko Larrañaga, Manex Hernandez, Aitzol Briz, Josu Artetxe eta Julen Odriozola. "Bizi-bizirik" ikusten dute kaleko doinuen habia.
Nola sortu zen Istilu musika taldea?
Aspalditik geneukan musikaren bueltan zerbait egiteko grina. Ezagun batzuek Zubizarreko entsegu lokaletako giltza zuten, eta hori dela eta, egun batean bertako instrumentuak probatzera animatu ginen. Hasieran, hiru ginen, Manex [Hernandez], Josu [Artetxe] eta Aitzol [Briz], eta ondoren batu zen taldera Eneko [Larrañaga]. Entseatzeko gelditzen hasi ginen, eta gauzak ondo zihoazela ikusita, Azpeitiko Gaztetxeak antolatzen duen Bertsio Gauan parte hartzera animatu ginen. Orduan deitu genion Juleni [Odriozola], musika taldea behar bezala borobiltzeko. Bertsio Gauan parte hartzeko konbentzitu genuen, eta horrela jarraitu dugu gaur arte.
Zein musika talde dira erreferente zuentzat?
Entzutea gustatzen zaigun musika mota sortzen dugu. Erreferente ditugu, besteak beste, Nafarroa 1513, Alerta Gorria, Never Surrender, Verräter, Against You, The Sinners… musika taldeak. Horien bertsioak jotzen ditugu kontzertuetan.


