Aiora Jaka: Urte batzuetako parentesia

  • Aiora Jaka: Urte batzuetako parentesia
    Aiora Jaka itzultzailea, Donostian. Jon Urbe / Foku
  • Aiora Jaka: Urte batzuetako parentesia
    Gaur egun, Hildesheim hirian bizi da Ezenarro. Irudian, hirian bertan dagoen Hohnsensee izeneko lakuaren alboan. ARANTZA EZENARRO

  • Fecha14 de Agosto
  • Temática Literatura

Udako seriea. Ni ez naiz hemengoa

Jakin-minak eta hizkuntzak ikasteko gogoak bultzatuta, han eta hemen bizi izan da Aiora Jaka Itzulpengintza ikasketako hirugarren urtetik. Quebec du bizileku gaur egun, eta seme-alaben zaintzarekin uztartzen ditu itzulpen lanak

Oraindik argitaratu gabe dago, baina Ibon Martin idazlearen Isiltasunaren itsasargia itzultzen aritu da aurtengo neguan Aiora Jaka (Donostia, 1982). Quebecen. «Ulia eta Pasaia aipatzen dira liburuan, eta batzuetan gustura joango nintzen bertara, baina, bueno, Google Mapsekin ia itsasargiraino sartzen zara». Han bizi zen Mario Benedettiren Udaberri kantoi-hautsia (Erein, 2018) itzuli zuenean ere. Are gehiago: bizilekua ez zen oztopo izan Maialen Marinekin batera Balou mendikateko balada (Elkar, 2018) itzultzeko, nahiz eta Jaka Quebecen egon, Marin Hong Kongen eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorea Donostian. Badu abantaila hori itzultzaile lanak. «Lehen aldiz joan nintzenean, maletan hiztegiak hartuta joan nintzen». Ez dira hainbeste urte pasatu geroztik, baina orain ordenagailu bat eta Interneterako konexioa aski ditu itzultzaileak lanerako, sarean daudelako baliabide guztiak.

Unibertsitateko ikasketak zirela medio izan zuen lehen harremana Kanadarekin. Han eman zuen Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketetako hirugarren ikasturtea, Erasmus bekarekin. «Pentsatzen nuen bi hizkuntza ikasiko nituela: frantsesa eta ingelesa. Baina hara iritsitakoan sorpresa hartu nuen, ingelesik ez baita hitz egiten». Urtebete egin ostean, Euskal Herrira itzuli zen karrera amaitzera. «Eta amaitutakoan, kanpora joateko izugarrizko gogoa jarri zitzaidan».

 

Leer información completa en el sitio web de la fuente