Dinagu: Pequeños creadores, más grandes trabajando juntos
- Fecha29 de Julio
- Temática Artes visuales, Otros
Dinagu proiektua osatzen duten emakumeak sortzaile txikiak dira, beraien produktuak mimo handiz lantzen dituztenak. Orain erakusleihoa, gastuak eta bezeroak partekatzen dituzte
Elkarrekin hobeto daudela uste duten lau emakume sortzailek osatzen dute Dinagu proiektua. Maialen Irastorza, Ilazki Lili, Edurne Kortabarria eta Agara Agirre elkarlanean hasi ziren iazko Donostiako Gabonetako azokan. Agirrek eta Lilik postu bat hartu zuten bertan beraien produktuak saltzeko, eta beste bi sortzaileei dei egin zieten, Instagram bidez. «Edurnek Ilazki ezagutzen zuen beste azoka batean topo egin zutelako, baina nik ez nituen ezagutzen», kontatu digu Irastorzak.
Esperientzia hura aberasgarria izan zenez, erakusleiho gehiago partekatzea erabaki dute, eta horrela sortu da Dinagu. Gabonetatik ez dira berriro elkarrekin aritu, eta horregatik orain Getarian espazio bat alokatu dutenean aurkezpen ofiziala egin dute bezero, bizilagun eta beste sortzaileen aurrean, proiektua martxan jarri dutela ospatzeko.
Atzo egin zuten festatxoa Elkano kaleko Atarian espazioan. Bertan izango dituzte asteburu honetan eta abuztuaren 10 eta 11n beraien produktuak salgai. Izan ere, espazio hori denda bat da, ez tailerra. «Agara Errenteriako coworking batean dago eta beste hirurok gure tailerra dugu. Sortzaile bezala bakoitzak bere espazioa dauka, bere marjina, baina ikusten dugu erakusleihoa eta gastuak konpartitu ditzakegula, eta bezeroak ere bai. Lan baldintzak erabakiko ditugu: gure ordutegia erabakitzen dugu, txandak egiten ditugu...», aipatu zigun proiektuko kideak.


